JENDEAK GUSTUKOEN DITUEN EROSKIren PRODUKTUAK 2021ETIK, EROSKIren PRODUKTUEK EZ DUTE PALMA GANTZIK. GAINERA, ANIMALIEN ONGIZATEA ETA BIODIBERTSITATEAREN ZAINTZA BERMATZEN DUTEN ZIURTAGIRI ETA ZIGILUEKIN EGITEN DUGU LAN. Kalitatezko produktuak BA AL DAKIZU... Gure produktu sorta kalitate handikoa da, eta askotarikoa. Markarik onenak eta gure EROSKI marka dituzu eskura, egunerokoan behar duzuna aukeratu dezazun. Sasoiko fruta eta barazkiak, askotariko arrainak, haragi zuri eta gorria hainbat modutan ebakita, mota guztietako ogia eta baita hainbat irtenbide ere astirik ez duzunean edo nahi ez baduzu sukaldean aritu beharrik izan ez dezazun. Izan ere, elikadura osoa eta askotarikoa egitea erraztu nahi dizugu, beti prezio onean. Gainera, hozkailuan eta biltegian ezinbestekoak dituzun produktuen aukera zabala eskaintzen dizugu, zure beharrizan guztiak ase ditzaten, edozein direla ere. Eta ez daukagu ahaztuta familia osoarentzako zainketa pertsonala egiteko eta etxerako behar duzun guztia ere. Gure EROSKI marka hazi eta hazi ari da. EROSKI BIO/EKO produktuak, EROSKI Natur produktuak... Zapore guztiaz gozatu ahal izango duzu, eta gainera, modu arduratsuan ekoitziak dira. Aipatu beharra daukagu gure gourmet marka ere, EROSKI SELEQTIA: osagairik eta errezetarik onenak, Basque Culinary Centerreko adituek frogatuak. Glutenik gabeko sorta bat, Veggie sorta bat, ahalik eta gehien aurrezteko modua egiten duten oinarrizko produktuen basic marka bat, eta kosmetiko propioen sorta bat: belle. Ikusten duzunez, aukera bikainen mundu oso bat duzu esku-eskura. Kalitatezko produktuak