Komvida Organic Kombucha sortu zuten elkarrekin: freskagarrien alternatiba osasuntsuago bat. Nuria Morales ETA Beatriz Magro BA AL DAKIZU... Osasunari eta ongizateari buruz gehiago kontzientziatzeak edari azukredunei, gasdunei eta alkoholdunei alternatibak bilatzera bultzatzen gaitu. Halako edari gehiegi hartzeak gaixotasunak garatzeko arriskua areagotzen du. Nuria Moralesek eta Beatriz Magrok ohitura osasungarriak dituzte, eta behar horretatik abiatuta, Europan erreferente bihurtu den marka bat sortu dute. Komvidak milaka jarraitzaile ditu. Amets bat egia bihurtua. Zuen ustez, kombuchak zergatik aldatzen du elikaduraren etorkizuna? [Nuria] Freskagarrien alternatiba eskaintzen digun edari osasungarri bat dugulako, eta ondo sartzen da gainera. Produktu bizia eta artisau eran egina da, eta gainera, probiotikoa da, eta hesteetako igarotze prozesua erregulatzen du; beraz, onuragarria da osasunarentzat. Nola sortu zen proiektu hau, eta nola joan zen artzitzen? [Beatriz] 2016an, bizkarzorro bat eta nire aurrezki guztiak hartu, eta munduari bira egitea erabaki nuen. Lehen geltokian, Kalifornian, kombucharekin egin nuen topo. Liluratu egin ninduen dastatu nuenetik: iraultzailea da, eta oso desberdina gure bizitzan dastatutako guztien aldean. Ez nuen ulertzen nolatan ez geneukan edari hori Espainian, eta ardorik edo garagardorik hartu nahi ez genuenean genituen aukerak ez zitzaizkidan gustatzen. Zergatik aukeratu zenuten Fregenal Komvida sustraitzeko? [Nuria] Oso eskertuta gaudelako. Zoriontsu izan gara gure herrian, eta aukerak sortu nahi ditugu gure bizilagunentzat, emakumeentzat bereziki, inguru honetan apenas baitute aukerarik. Gure langileen %80 inguru emakumeak dira. Zer osagai behar dira bi neska gaztek proiektu ekintzaile bat martxan jar dezaten 5.000 biztanle baino gutxiagoko herri batean, Espainia hustuan? [Beatriz] Erakutsi dugu berrikuntzak ez datozela Silicon Valley-tik bakarrik: urrutiko herri batean egiten ari gara gu, eta familia osoa dago proiektuan sartuta. Negozio eskolan erakusten dute enpresa bat sortzean hainbat check ez direla egin behar: bada, Komvidak horiek guztiak ditu. Zergatik da berezia Komvida? [Nuria] Modu tradizionalean egiten dugulako lan, lau osagai tentu eta maitasun handiz landuz: tea, azukrea, ura eta Scoby-a. Scobya bakterio eta legamia naturalez osatuta dago, eta horiek arduratzen dira artziduraz. Prozesu horretan, azukre gehiena kontsumitu egiten da artziduraren eraginez, eta bakterioek eta legamiek konposatu onuragarriak sortzen dituzte. Hala, Komvidak azidotasunaren, gozotasunaren eta burbuila naturalen arteko oreka izatea lortzen dugu. Posible al da kombuchak azukredun edariak ordezkatu eta aho zapore hobea uztea? [Nuria] Posible izateaz gain, hori lortzen ari gara eragin probiotikoa duten eta mikrobiota hobetzen laguntzen duten bakterio onuragarriei esker. Kontrara, azukredun edariek kalte handia egiten dute gaur egun, eta haien kontsumoa %16 baino gehiago areagotu da azken hamarkadetan. BA AL DAKIZU...Kombucha edari freskagarria da, kaloria gutxikoa, eta tea Scoby (Symbiotic Culture of Bacteria and Yeast) deituriko bakterio eta legamia kolonia batekin artzituta lortzen da. Komvidan ez dute pasteurizatzen artzidura hori, eta ondorioz, probiotikoak lortzen dituzte. Horregatik, hotzetan gorde behar da.