JENDEAK GUSTUKOEN DITUEN EROSKIren PRODUKTUAK Blancak, Susanak, Pedrok eta beste 27.300 langilek osatzen dugu EROSKI, eta baita 6,5 milioi inguru bezero bazkidek ere. Zure bizilagunak, ahizpak, lagunak gara. Ilusio eta motibazio handiko taldea gara, eta uste dugu posible dela gauzak beste modu batean egitea. Ur asko pasatu da zubi azpitik 1971n lehen denda zabaldu genuenetik. Gaur egun, 1.600 denda baino gehiago dituzu eskura, eta kalitatezko produktu ugari aurkituko dituzu horietan, hurbilekoak eta beti prezio onean. Eta hazi egin bagara ere, familia handi bat osatzen dugu oraindik ere, eta balio komunak, parte hartzea, konfiantza eta komunitatearekin dugun konpromisoa gure egunerokoaren parte dira. Hobeto ezagutzen bagaituzu, ikusiko duzu EROSKItik pasatu diren belaunaldi guztiak zerbaitek lotzen dituela: zure konfiantzazko denda izateko ilusioak. Ezagutu EROSKI Zure dendarik gustukoena izan nahi dugu, eta egunero aukeratu gaitzazun, garrantzitsua da zuk gu hobeto ezagutzea. Argazkiak: Vicente Paredes Ezker eskuin, Susana Moral, Itxaso Rodriguez, Jon Ander Martin, Blanca Boada, Pedro Nogueira eta Eva Vazquez, Bizkaiko Artea hipermerkatuko langileak.