ZURE KOMUNITATEKO MAPA IKUSTEN BADUZU, HORREK ESAN NAHI DU ZURE LURRALDEAN HAZITAKO OILOEN ARRAUTZAK DIRELA Arrautzak prestatzeko etakontserbatzeko gomendioak ARRAUTZARIK BIO-ENAK Gure EROSKI Natur BIO arrautzak erruten dituzten oiloak nahi bezala ibiltzen dira, eta arau zorrotzei jarraikiz haziak dira: horrek bermatzen du jaten duten pentsua nekazaritza ekologikotik datorrela eta arrautza horien ekoizpenak araudi ekologikoaren irizpiderik zorrotzenak betetzen dituela. BETIGURETIK GERTU 1. Hobea L Lurrekoak (EAE). Oilategian aske hazitako oiloen arrautza freskoak: betiko zaporea dute, eta EAEko baserrietatik dendetara eramaten dira zuzenean. Hobea erosiz, EAEko baserritarrak babestuko dituzu. 2. Hobea L Lurrekoak (Nafarroa) Nafarroako arrautza freskoak, oilateagian aske hazitako oiloek errundakoak: betiko zaporea dute, eta EROSKIn bakarrik saltzen dira. Horiek erosita, nafarroako ekoizleak babestuko dituzu. 3. Demillo arrautzak (Galizia) Galiziako arrautza tradizionalak, artuarekin elikatutako oiloek errundakoak. Kolore bizia dute, mamitsuagoak dira, eta zapore ezin goxoagoa dute. 4. San Miguel baserria M Oilategian aske hazitako oiloak (Aragoi). Aske hazitako oiloek errundako arrautzen tradizioa, kalitate gorena eta benetako zaporea. 1 2 3 4 Hozkailuan gorde ditzakezu, edo giro tenperaturan. Garrantzitsuena da tenperatura aldaketa bortitzik ez jasatea. Hozkailuan gordetzen badituzu, ez atera ontzitik. Kartoizko ontzia arrautzek usainik ez xurgatzeko diseinatuta dago, eta beste jakiekin kontakturik izan ez dezaten, horiek kutsatu egin baititzakete arrautzak. Ez garbitu arrautzak. Azal porotsua dute, eta garbituz gero, baliteke kanpoko mikroorganismoak eta germenak sartzea barrura. Behin egosita daudela, uretan pasatu. Sukaldeko gainazalean kraskatu, eta ez haiek manipulatzeko erabiliko duzun ontziaren ertzean. Prestatu ondoren, hozkailuan gorde. Sobran geratzen bazaizkizu, izoztu. Bai osorik eta bai zuringoa bereizita. Zuringoa izozten baduzu, garrantzitsua da gorringo arrastorik ez izatea. Arrautzak prestatzeko etakontserbatzeko gomendioak