editoriala Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna Jarraiiezaguzu Eroski club aldizkariko taldea Nor bere buruarekin ondo egotea oreka emozional eta fisikoa izatea da. EROSKIn ere oreka hori bilatzen dugu egiten ditugun gauza guztietan. Hobeto ezagutzen bagaituzu, ikusiko duzu enpresa honetan langileok parte hartzen dugula eta protagonista garela. Zure lurraldeko produktuez goza dezazun nahi dugu, behar duzun guztia aurkitu dezazun beti prezio onetan, eta elikadura askotarikoa eta osasungarria egin dezazun. Horretarako, zuri aholku ematen saiatzen gara, eta zure inspirazio iturri izaten, menua planifikatzen duzunetik hasi eta plater bakoitza dastatzen duzun arte. Zenbaki honetan, dieta osasungarria egiteko gakoez arituko gara: horietako bat, denetik jatea neurri-neurrian. Horretarako, errazio egokiak hartu behar dira, eta askotariko fruta eta barazkiek garrantzi handia izan behar dute elikaduran: hala nola berenjenak, zainzuriek eta lekek. Zenbait trikimailu eta errezeta itzel erakutsiko dizkizugu. Zer iruditzen indioilar azpizuna prestatzea kuiatxoen tallarinekin? Plater erraza da, eta osasungarria, haragi samur eta arinarekin egina, eta proteina asko du gainera. Eta proteinaz ari garela, dastatu al dituzu gure landako arrautzak? Orri berezi bat prestatu dugu: arrautza kontserbatu eta prestatzeko gomendioak emango dizkizugu. Harrigarria! Eta denok bilatzen dugun oreka horretan, ezin aurrezpena kanpoan utzi. Horregatik, oraindik ez baduzu eskuratu Urrezko txartela, apirilean bi hilabeteko kuota doan oparituko dizugu, %4ko deskontuaz goza dezazun EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan. Kontuan izan astean 35 euroko gastua eginda merezi duela txartel hori izatea. Gehiago jakin nahi baduzu, gera zaitez nirekin. Gure jopuntua, OREKA ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide Erredaktore burua: Manuela Díaz argitalpenaren egilea Factoría Prisa Noticias, S.L.U. Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.