Sakshukafeta gaztarekin 30 ‘ 4 Ohar osasungarriak 3 min 6 min 4 min 10 min DENBORAREN ARABERA 1,49€ errazioak Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %15 303 %27 1,62g GATZA %15 13,70g AZUKREAK %48 9,58g gantz saturatuak %28 19,58g GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE B • 4 arrautza • Piper gorri 1 • 2 tipula • Baratxuri ale bat • 500 g adar-tomate • 200 g feta gazta • Koilarakadatxo laurden txile hauts • Koilarakadatxo erdi piperratus ketu • Perrexil xehatua • Oliba olioa Jarri labea berotzen 200 ºC-an. Jarri oliba olioa zartagin batean, eta bota tipula eta baratxuria txikituta. Erregosi tipula garden geratzen den arte. Bota piper gorria, eta erregosi berriz. Gehitu txile hautsa eta piperrautsa, eta egin apur bat gehiago. Bota tomatea ere zartaginera, eta egin beste 20 minutuz. Gehitu feta gaztaren erdia, eta eragin. Bota arrautzak ere zartaginera, eta sartu labean 5 minutuz gutxi gorabehera. Atera platerera, geratzen den gaztarekin eta perrexilarekin lagunduta. Sakshuka feta gaztarekin 30 ‘ 4 Ohar osasungarriak Errezeta osoagoa izan dadin, gehitu pasta edo kuskus pixka bat, zerealak, kinoa edo arroza adibidez, ilarrak... edo beste edozein barazki. Plater hau ohikoa da Arabiako sukaldaritzan: arrautzekin egindako gisatu bat da, birrindu gabeko tomatearen saltsa min batekin lagunduta, eta kalitate handiko proteinak ematen ditu, eta baita arrautzek eta gaztak dituzten gantz kaltegabeak ere. Kaltzio eta lizopeno ugari ere badu: lizopenoa tomateak duen substantzia antioxidatzaile bat da. Egokia da dieta obolaktobegetarianoak egiteko. Ur irakinetan egina edo poché arrautza (3 minutu). Kraskatu arrautza gordina ontzi batean, bota ur oso beroa duen eltze batera: urak ez du irakiten egon behar, eta ozpin pittin bat bota behar zaio. Arrautza erre-arina (4 edo 5 minutu). Jan baino lehen, kendu arrautzaren gaineko aldea kolpe batez, labana baten ertzarekin. Mollet arrautza (5 edo 6 minutu). Gorringoak krematsu geratu behar du. Entsalada epeletarako eta pastarekin jateko. Egosia (10-12 minutu). Entsaladetarako edo betegarriak egiteko. 3 min 6 min 4 min 10 min