Ohar osasungarriak 2 ERRAZIO / ZAILTASUNA 2 /15 MIN AZENARIOeta jOGURT BUDINA MIKROUHIN LABEAN %14 271 %10 0,60g %13 11,76g %21 4,22g %16 11,26g A B D E C NUTRI-SCORE B Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA 120 g azenario 2 arrautza Jogurt natural bat eta erdi 40 g olo irin 3 g legamia, gozogintzakoa Apaintzeko Jogurt erdi bat Azenarioa Kakao puru pittin bat 1. pausoa Zuritu azenarioa eta ebaki puskatan. Xehatu bi-rringailu batekin mehe-mehe geratzen den arte. 2. pausoa Gehitu arrautzak, jogurt naturala, olo irina eta legamia, eta xehatu berriz ore homogeneo bat lortu arte. 3. pausoa Eman koipea mikrouhin laberako egokia den ontzi txiki bati, eta bete egindako orearekin. 4. pausoa Egin mikrouhin labean 4/5 minutuz; atera mikrouhin labetik, kontu handiz, ez erretzeko, eta apaindu azenarioarekin, nahi den forma emanaz. AZENARIO eta jOGURT BUDINA MIKROUHIN LABEAN 2 ERRAZIO / ZAILTASUNA 2 /15 MIN Ohar osasungarriak Osoko irina erabili. Zuntz gehiago emango dizu eta gehiago asebeteko zaitu. Egokia da dieta begetarianoak egiteko. Familian sukaldean aritzea dibertigarria da. #elikatupentsatzenduzuna