BERENJENA glasatuak 45 ’ 4 1,19€ errazioak Ohar osasungarriak A B D E C NUTRI-SCORE A %14 284 %6 0,38g %8 7,35g %5 0,96g %9 6,18g Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA @virginiamartin_photo • 500 g berenjena • Katilu bat arroz • 2 tipulin • Koilarakadatxo bat edo bi oliba olio birjina estra • Katilu eta laurden ur • Martorria, sesamoa edo 4 kakahuete txigortu apaintzeko Saltsa egiteko • 2 koilarakadatxo arto irin • 2 koilarakada soja saltsa, gatz gutxikoa • 4 koilarakadatxo arroz ozpin gozo • Koilarakadatxo bat jengibre birrin • Baratxuri atal bat birrinduta • 2 koilarakadatxo oliba olio birjina estra • Koilarakadatxo bat tabasko edo kaiena Jarri labea berotzen 200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Ebaki berenjenak xaflatan, eta egin labean 25-30 minutuz; denbora horren erdia pasatutakoan, eman buelta. Epeltzen direnean, ebaki zati txikitan. Egin arroza eta gorde geroko. Disolbatu arto irina uretan, eta gehitu gainerako osagaiak. Jarri wok erako zartagin bat su ertainean, bota olioa eta erregosi tipulina xaflatan ebakita. Bota saltsa eta utzi loditzen. Gehitu berenjena eta eragin. Jarri arrozarekin egindako ohe moduko bat platerean, eta apaindu tipulinaren zati berdearekin, martorriarekin eta sesamoarekin edo kakahueteekin. Berenjena glasatuak 45 ’ 4 Ohar osasungarriak Barazkiak ez badituzu gustuko, dastatu glasatuta eta iritziz aldatuko duzu. Jan barazkien azala ere. Antozianinak eta pigmentu naturalak ditu azalak, eta onuragarriak dira. Platera osatzeko, sartu proteina osasungarrien errazio bat.