HAUTAKETARIK ONENAinformazioari esker egiten da Zehatz-mehatz Errazio bakoitzaren eta mantenugai bakoitzaren nutrizio informazio zehatza nahi baduzu, begiratu EROSKIren produktuetan jartzen dugun Semaforo Nutrizionala. Tresna horren bidez, produktu bakoitzeko errazio batek duen gantz, azukre, gatz eta kaloria kantitatea zehazten da, egunean hartu beharreko kantitatea kontuan hartuta. Behin begiratzea nahikoa da Nutri-Score sistemak bost kategoriatan sailkatzen ditu jakiak, kalitate nutrizional handiena dutenetik kalitate txikienekora. Ikusi puntuatzeko zer irizpide berri dituen Nutri-Score sistemak A B D E C Nutri-Score A Elikadura kontzienteaegiteko gomendioak HAMAIKETAKOA EGITEKO PLATER BATEK DUENA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %1 138 %1 0,05g GATZA %2 1,6g AZUKREAK %7 1,3g gantz saturatuak %16 11g GANTZA Elikadura kontzienteaegiteko gomendioak Goserik ez baduzu, ez jan. Entzun zure gorputzari, eta bereizi benetako gosea eta gose emozionala: benetakoa pixkanaka azaltzen da –azken jatordutik 3 edo 4 ordura–, eta emozionala, berriz, berehalakoa da. Distrakziorik ez. Jateko orduan, pantailarik ez: jarri arreta jateak ematen dizun plazerari. Gutxienez 20 minutu eskaini jatordu nagusiari. Zure burmuinak denbora hori behar du asebeteta zaudela atzemateko. Lasai jan, beti erritmo berean eta neurri egokian, lehen mokadutik azkeneraino. Azkar jateak plazera murrizten du, eta digestioa zailtzen. Ongi murtxikatu. Gutxi edo gaizki murtxikatzeak gehiegi kargatzen ditu urdaila, pankrea, hestea eta behazun xixkua. Errazio orekatuak jan. Kontrolatu errazioen tamaina, kaloria gehiegi ez hartzeko. Beharrezkoa bada, plater txikiagoak erabili, eta jarri arreta asebeteta zaudela adierazten dizuten seinaleei. Gozatu jateaz 5 zentzumenen bidez. Eta gogoan hartu! Azukre eta gatz asko duten jaki eta edari gutxiago hartu, eta bilatu alternatiba osasungarriagoak zure jatorduei zaporea emateko: hala nola belarrak eta espeziak. Ba al dakizu EROSKIn gure produktuen gatz, azukre eta gantz kantitatea gutxitzeko lanean ari garela, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) ezarritako irizpideei jarraikiz? #elikatupentsatzenduzuna Aurrez jatorduak planifikatzea metodo bikaina da modu osasungarrian jaten duzula ziurtatzeko. Zure plateretako osagaiak aukeratzeko orduan, jarri arreta Nutri-Score etiketak duen koloreari eta Semaforo Nutrizionalak ematen duen informazioari: bi tresna horiek EROSKIren produktuen etiketetan sartuta daude, eta erosketa egiteko orduan modu kontzienteagoan erabakitzen laguntzen dute. Informazioa eta egitateak. Nutri-Score etiketaren arabera birformulatu ditugu gure produktuak. Hala, gure marka propioko produktuen %70ek Nutri-Score sistemaren A, B edo C maila eskuratu dute: 186 produktu gantz gutxikoak dira; 62, azukre gutxikoak; 36, gatz gutxikoak, eta 140, zuntz askokoak. HAUTAKETARIK ONENAinformazioari esker egiten da