albisteak 10. KONPLIZEAK JARDUNALDIAK Laura Baena ‘Ama txarrak’ eta Alberto Soler psikologoak erantzukidetasunari buruz hitz egingo dute hil honetan Oñatin. EROSKI ERAIKITZEN BORROKALaura BaenaMALASMADRES KLUBEKO ETA YO NO RENUNCIO ELKARTEKO PRESIDENTEA PILAR KALTZADAAurkezlea eta idazlea HEZKUNTZAAlberto SolerPSIKOLOGOA ETA ERANTZUKIDETASUNAREN ALDEKOA EROSKIko langileok hitzordu bat daukagu genero berdintasunarekin datorren apirilaren 11n. Konplizeak jardunaldien 10. urteurrena ospatuko dugu, eta horretarako, zereginen eta zaintza lanen erantzukidetasun faltaz hausnartu eta eztabaidatuko dugu Laura Baena ‘Ama txarraren’ eta Alberto Soler psikologoaren laguntzaz. Hezkuntzaren eta borrokaren bidez zaintza lanek eta etxeko antolaketak dakarten karga fisiko eta mentala orekatzeko bideak bilatzen lagunduko digute aditu horiek, gaur egun emakumeen gain baitago nagusiki. EROSKI Taldeak antolatuko ditu 10. Konplizeak jardunaldiak, MONDRAGON Korporazioaren, Domusaren, Lagun Aroren, Fagor Taldearen, Laboral Kutxaren eta Danobat Taldearen laguntzaz. 10:00etan abiatuko dira, eta Pilar Kaltzada kazetariak gidatuko ditu. Espero dugu jardunaldi horiei esker aurrera egitea gizartearekin dugun erantzukizunaren eremuan. Laura Baena ‘Ama txarrak’ eta Alberto Soler psikologoak erantzukidetasunari buruz hitz egingo dute hil honetan Oñatin. 10. KONPLIZEAK JARDUNALDIAK EROSKI ERAIKITZEN Erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren arloko ekintzailea da, eta amatasunari erromantizismo oro kenduz hasi zuen bere ibilbidea. Malasmadres kluba sortu zuen. Gaur egun kide asko ditu klub horrek, eta klub horretatik abiatuta sortu zuten geroago ‘Yo no renuncio’ elkartea: haurrak haztea garapen pertsonal eta profesionalarekin bateragarria izateko eskubidea aldarrikatzen dute. BORROKALaura BaenaMALASMADRES KLUBEKO ETA YO NO RENUNCIO ELKARTEKO PRESIDENTEA Aurkezlea eta idazlea da, eta genero berdintasunaren alde egiten duen lanaren arrastoa garbi ikusten da bere lan polifazetikoan. Jardunaldiak moderatu eta gidatzeazarduratuko da. Valentziako psikologoaren arabera, “etxean laguntzea” amarru bat da: izan ere, erantzukidetasuna zenbait zeregin egitea baino gehiago da, planifikatzea ere eskatzen baitu. Eta arlo horretan, pisurik handiena emakumearen gain geratzen da. Erruaren inguruan eta rolak eta erantzukizunak zehazten dituen genero arrakalaren inguruan ere hitz egingo du Albertok. HEZKUNTZAAlberto Soler PSIKOLOGOA ETA ERANTZUKIDETASUNAREN ALDEKOA