Elikadura egokia egitea eta egunero zaintzeko ohitura izatea oinarrizkoa da oin osasuntsu eta politak izateko urte osoan. Hilean behin pedikura eginda, oinak apain-apain izango dituzu sandaliak janzterako. Hemen dituzu zenbait aholku eta gomendio denbora eta diru asko galdu gabe eta kalitaterik onenarekin egin dezazun belle-ren oinarrizko produktuekin. OIN POLIT-POLITAK URTE OSOAN PEDIKURA 6 PAUSOTAN 1 • Formula hauek egokiak dira beganoentzat. • Test klinikoen bidez frogatuta daude. HIDRATAZIOA ETA HIGIENEA OINETARAKO KREMA LEHENGORATZAILEA Hidratatu egiten du, eta gogortasunak murriztu eta gehiago azaltzea zailtzen du. Urea, karité gantza eta alantoina ditu. 48 orduko hidratazioa. OINETARAKO KREMA HIDRATATZAILEA Nabarmen elikatu eta leuntzen du. Karité gantza eta almendren olioa ditu. Bikaina da egunerokoan erabiltzeko, testura fresko eta arina baitu, eta azkar xurgatzen baita. 24 orduko hidratazioa. OINETARAKO DESODORANTEA Usain txarra neutralizatzen du, eta aurrea hartzen dio gainera; hezetasuna murrizten du. Test dermatologiko bidez frogatua. Botila %100 birziklagarria. PEDIKURA 6 PAUSOTAN 1. Azazkaletako esmaltea baduzu, ondo kendu. Azetonarik gabeko esmalteak kentzekoa erabili. 2. Garbitu. Jarri xaboi neutro pixka bat eta gorputzerako olioaren tanta batzuk ur berotan, eta sartu hor oinak, azala hidratatu eta biguntzeko. Ondo lehortu. Ez ahaztu behatz arteak garbitu eta lehortzea. 3. Hidratatu. Eman krema lehengoratzaileren bat masaje leun bat emanaz oinetan, bereziki orpoetan eta gogortasunak dauden tokietan. 4. Zuzen moztu azazkalak, alboetara iritsi gabe, eta leundu ertzak lima batekin. Kendu kutikulak laranjondoaren makilatxo batekin. 5. Eman oinarrirako laka bat. Azazkaletako esmalteak gehiago irauten du horrela, eta kolore ilunek eta gorriek azazkalari kolorea kentzea eragozten du. 6. Eman gehien gustatzen zaizun esmaltea kolorea emateko.