Uzbekistán Ezagutu zetaren bideko altxorrak Ezingo diozu uko egin hemen proposatzen dizugun planari. Ametsetako bidaia bat zetaren bide zaharreko tokirik nabarmenetako batera: Uzbekistana. Oasi bat da basamortuan: Xi’an-dik (Txinan) Turkiako hiribururaino, Istanbuleraino, Erdialdeko Asia zeharkatzen zuen ibilbide exotikoan dago. Hegaldi zuzena eskaintzen da Madrildik, W2FLy-rekin, eta 6 gaueko zirkuituak dituzu eskura. EROSKI azulmarino Bidaiei esker, esperientzia paregabeaz gozatuko duzu, eta aurreztu egingo duzu zure EROSKI Club txartelean. Animatuko al zara zu ere? Hiri eta paisaia ahaztezinak ‘Ekialdeko Perla’ ere deitzen diote Uzbekistani, Mila gau eta bat gehiago liburuko ipuin batetik ateratakoa baitirudi. Helmuga berdingabea da, eta historia aberatsa eskaintzen du; baita arkitektura harrigarria eta kultura bizia ere. Hiri zoragarriak daude han, argiz eta kupula turkesaz beteak: hala nola Samarkanda, Bukhara, Khiva eta Taxkent. Basamortu babesgabe batez eta estepa hotzez inguratua daude, eta horri esker, bidaia hau ahaztezina izango da. Hara joateko garairik onena maiatzetik ekainera bitartean eta irailetik urrira bitartean izaten da, klimak bide ematen baitu helmuga horren harribitxi guztiez gozatzeko. Samarkanda Zetaren bideko altxorra da. Registan plaza zoragarria da, derrigor ikusi beharrekoa: antzinako madrasaz inguratuta dago, kolore biziko azulejoz apaindutakoak. Egin bisitatxo bat Bibi-Khanim meskitara eta Temerlanen hilobira, Gur-e Amir-en. Bukhara UNESCOk Gizateriaren ondare izendatua du, eta han daude Ark zitadela, Lyabi-Hauz gunea eta Kalon meskita, bere minarete handi eta guzti. Khiva Kizilkum basamortuaren erdian dago, eta museo hiri bat da: harresiz inguratutako zitadela bat du, eta historiaz jositako harrizko kaleak. Ez utzi ikusi gabe Pahlawan Mahmoud mausoleoa eta Kaita Minor-en minaretea. Taxkent Uzbekistango hiriburua. Ezin ikusi gabe utzi Hazrat Imam gunea, han baitago munduko Koranik zaharrena. Chorsu Bazaar zalapartatsuan erosketa bikainak egin ahal izango dituzu.