Denetik jatea NEURRI-NEURRIAN Oreka da gakoa Argazkiak: Vicente Paredes ANIZTASUNAK ASEKO ZAITU EROSKIn, sinetsita gaude denda dela elikadura egokia bultzatzeko tokirik onena. Horregatik, dieta osasungarria egiteko hainbat modu erakutsi nahi dizkizugu, baina bizitzako plazer handienetako batez gozatuz: jateaz. Produktu freskoak kontsumitu, EROSKI markakoak, gatz eta azukre gutxiago dutenak, eta arretaz begiratu informazio erabilgarriari, hala nola semaforo nutrizionalari edo Nutri-Score delakoari, hobeto eta produktu osasungarriagoak aukeratzen lagunduko dizu eta. Geratu gurekin eta ikusi zertan gabiltzan. Ondo jateak ez du esan nahi zenbait jakiri uko egitea, oreka egokia aurkitzea baizik. Gure dendetan, gustu eta behar guztietarako jakiak dituzu eskura, nutrizio piramidearen maila bakoitzekoak. Produktu freskoak, elikadura egokia egiteko funtsezkoak, zure inguruan ekoitziak, bakoitzaren beharretarako egokiak (glutenik gabeak, laktosarik gabeak, azukre, gantz edo gatz gutxikoak...), eta baita noizean behin jateko hainbeste gustatzen zaizun gutizia gozo hori ere. Aukeratu fruta eta barazki freskoak, haragi giharrak, arraina eta lekaleak. Jaki horiek mantenugai eta zuntz asko dute, eta denbora gehiagoz ondo sentitzen lagunduko dizute. ANIZTASUNAK ASEKO ZAITU