ZER IZAN BEHAR DU PLATER OSO BATEK? Harvard Platera oinarri hartuta. Ontzi honek2 errazio ditu. Ontzi honek errazio 1 du. PROPORTZIOOREKATUA 2/4 barazki. Gero eta mota eta kolore gehiagotakoak izan, are eta hobe. Gordinik edo prestatuta. 1/4 bihi. Zerealak: hala nola arroza, ogia, pasta, kinoa, kuskusa... 1/4 proteina osasungarri. Arraina, haragi giharrak, lekaleak, arrautzak... ETA GOGOAN IZAN Sartu gantz osasungarriak ere. Oliba olio birjina, fruitu lehorrak gatzik gabe, gordinik edo txigortuta, ahuakatea, haziak... Fruta. Platerean sartuta edo postrerako. Proportzioa funtsezkoa da elikadura osasungarria egiteko, eta EROSKIn gauzak erraztu nahi dizkizugu, Harvard Plateraren moduko metodoak erakutsiz. Produktuak aukeratzeko orduan, kontuan hartu ontzien tamaina ere, ez osasunagatik bakarrik: baita hozkailuan janaria alferrik galdu ez dadin ere. Posible den aldiro, aukeratu formatu indibiduala, familia formatua edo behar duzun neurria gure salmahaietan edo handizkako produktuen sailetan. Begiratu arretaz jakien etiketari eta errazioen gomendatutako neurriari. Plater txikiagoak erabili zure errazioak neurrikoak izan daitezen, eta saiatu lasai jaten gorputzak astia izan dezan asebeteta sentitzeko. PROPORTZIO OREKATUA