Leticia Mancebo Son Moix-ko fruta dendako arduraduna, Palman, (Balear Uharteak) OHAR OSASUNGARRIAK ERRAZIO 1 = ALE BATEN ERDIA Berenjenak Nahiz eta jatorriz Asiako hegoekialdekoa eta Indiakoa den, berenjena ohiko osagaia bihurtu da sukaldaritza mediterraneoan. Urte osoan dago eskuragarri, eta ‘Beti prezio onean’ aurkituko duzu. Zizka-mizka moduan, guarnizio gisa, erreta, plantxan, beteta, kremetan... Barazki hau digestio errazekoa da, diuretikoa ere bai, eta hainbat aukera ematen ditu sukalderako. Potasio asko du, eta gantz, karbohidrato eta proteina gutxi. AITZAKIARIK GABE A B D E C NUTRI-SCORE A OHAR OSASUNGARRIAK Ez nahasi gainerako barazkiekin, haiek etileno gasa botatzen baitute, eta horrek izorratu egiten du berenjena: orbainez betetzen du, eta bigundu egiten du. Beti egin nolabait. Berenjena gordinak toxina batzuk ditu, eta egosita desagertu egiten dira. Berenjena esponja begetal baten modukoa da. Horregatik, frijitzean olioa xurgatzen du, eta ondorioz, hiperkaloriko bihurtzen da, eta zailagoa izaten da digestioa egitea. TRIKIMAILUA: Likidoren batean sartu: esnetan eta izotzetan, garagardotan, gaseosatan edo gasdun uretan. Bestela, eman gatza eta utzi beratzen 30 minutuz; gero, uretan pasatu gatza kentzeko, eta lehortu sukaldeko paperarekin. Olio gutxiago xurgatuko du, eta gainera, normalean izaten dituen zuku mikatzak kenduko dizkiozu, eta hezetasuna ere bai. #elikatupentsatzenduzuna 1. Berenjena beltza. 2. Erretako barazkiak erregosita (berenjena eta kuiatxoa). 3. Lekak, berenjena eta azenarioa erregosita. A B D E C NUTRI-SCORE A 1 2 3 Uhartekoa naizenez, asko gustatzen zait berenjena. Paregabea da, bere testuragatik, koloreagatik eta zaporeagatik. Gure Balearretako dendetan bertako berenjenak ditugu gainera, eta gure plater ohikoenetako bateko osagai nagusia da: berenjenak mallorcar erara. Haragi xehatuarekin bete, eta labean egiten dira, eta etxeko tomate frijitua botatzen zaie gainetik. Ezin hobeak beti! Leticia Mancebo Son Moix-ko fruta dendako arduraduna, Palman, (Balear Uharteak)