Ondoengordetako sekretua LEKEN INGURUAN ERRAZIO 1 = 6 ALE BERDIN DIO ZEIN DITUZUN NAHIENA, LAUAK EDO BIRIBILAK, EROSKIN DENETIK DUZU AUKERAN. KONTSERBAN, IZOZTUTA, FRESKOAK, JATEKO PREST, ETA BAITA EKOLOGIKOAK ERE. ZEIN AUKERATUKO DUZU? BARAZKI BERDEAKUDABERRIKO ASTENIARI AURRE EGITEKO A B D E C NUTRI-SCORE A Lekak dieta mediterraneoko osagairik ezinbestekoenetako bat dira, bai plater nagusi gisa eta bai gisatuak eta entsaladak laguntzeko. Kaloria gutxi dituzte, zuntz eta bitamina ugari, eta baita antioxidatzaileak ere. Hala, lagun bikainak dira asebetetzeari eta oinarrizko mantenugaiak hartzeari uko egin gabe beren burua zaindu nahi dutenentzat. Baina ba al dakizu ez direla barazkiak, lekadunak baizik? Bitxia da: beste barazki batzuek dituzten ezaugarri berberak dituzte, baina proteina gehiago. Barazki berdeak jatea osasungarria eta ekonomikoa da, eta baita estetikoa ere, baina gainera, modu ezin goxoagoa da udaberriko asteniari aurre egiteko. Espinakek, azelgak, brokoliak eta lekek burdina eta folato ugari dute, eta mantenugai horiek eraginkorrak dira anemiaren kontra: egoera fisiko ahulari aurre egiten lagunduko dizute, eta lagungarriak izango dituzu indar gutxi duzunean ere, ohikoa baita hori garai honetan. Espinakak, azelgak, brokolia eta lekak urte osoan egoten dira eskuragarri, eta ‘Beti prezio onean’ aurkituko dituzu gure fruta dendatan. #elikatupentsatzenduzuna BARAZKI BERDEAKUDABERRIKO ASTENIARI AURRE EGITEKO