Indioilar azpizuna eztiarekin, ziapearekin eta kuiatxo tallarinekin 60 ‘ 4 1,87€ errazioak Zer ematen dizu? A B D E C NUTRI-SCORE A %17 344 %17 0,99g %24 21,32g %9 1,79g %16 11,16g Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA • 650 g indioilar (azpizuna) • 2 baratxuri atal • 100 g ezti • Dijon ziapea, 4 koilarakada • 3 koilarakada ur • Gatza eta piperbeltza • Tipulina • Olioa Kuiatxo tallarinak • 200 g kuiatxo • 100 g espinaka • Baratxuri atal bat • 2 koilarakada olio NOLA PRESTATUU. Jarri labea berotzen 200 ºC-an. Eman gatza eta piperbeltza azpizunei. Erantsi olioa zartagin batean eta, berotuta dagoenean, jarri haragia eta gorritu. Bota baratxuriak eta egin sutan kolorea hartzen hasi arte. Erantsi eztia, ziapea eta ura, eta nahasi guztia. Eman berriz ere gatza eta piperbeltza, eta eragin osagai guztiak ongi bateratu arte. Egin zartaginean pare bat minutuz eta sartu azpizunak labean, eta utzi egin arte. Tallarinak prestatzeko, moztu kuiatxoa kiribilak egitekoarekin eta gorde geroko. Erantsi olioa zartagin batean eta frijitu baratxuria su eztian gorritzen hasten den arte. Bota kuiatxoa, eta eduki sutan bi minutuz. Atera zartaginetik eta jarri iragazki batean, olioa xuka dezaten. Bota espinakak zartaginera eta erregosi bi edo hiru minutuz. Erantsi horiei kuiatxoa eta bateratu espinakekin. Zerbitzatu azpizunak tallarinekin eta zabaldu gainetik tipulin xehatua. Indioilar azpizuna eztiarekin, ziapearekin eta kuiatxo tallarinekin 60 ‘ 4 Zer ematen dizu? Barazkiak (kuiatxoa, azenarioa) aurkezteko era honi esker, modu gehiago izango dituzu barazkiak jateko, eta gainera, errazagoa izango zaizu barazkiak gordinik edo gutxi eginda jatea, eta horrela hobeto mantentzen dituzten bitaminak. Ohar osasungarriak Posible da eztirik ez erabiltzea, eta horrela errezetak ez du azukrerik izango. Gatz gutxiko soja saltsarekin ere egin daiteke errezeta, pestoarekin ere bai...