Oilaskoa leka kurruskatsuekin aire frijigailuan eginda 60 ’ 8 2,12€ errazioak Zer ematen dizu? Ondoengordetako sekretua LEKEN INGURUAN A B D E C NUTRI-SCORE A %19 383 %10 0,62g %9 7,89g %30 5,97g %32 22,23g Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA • Jogurt natural bat • Limoi baten erdia • Baratxuri atal bat • Tipula gozo baten erdia • Oreganoa • Piperrauts gozoa • Oilaskoaren 4 bularki Leka kurruskatsuak egiteko • 300 g leka fresko • Oliba olioa • Gatza • Piperbeltza • Koilarakadatxo erdi jengibre eho • Koilarakadatxo erdi piperrauts min Laguntzeko • Limoi 1 • Martorria Ontzi batean, nahasi jogurta, limoi ura, baratxuri atal birrina, tipula xehatua eta espeziak. Ebaki oilasko bularkien gainaldea errombo formarekin, bota gainetik aurreko nahasketa eta utzi beratzen ordu erdiz gutxienez. Bitartean, prestatu lekak: ondo garbitu, kendu muturrak eta ebaki zerrenda fin luzeetan. Ontzi batean, eman olioa, gatza, piperbeltza, jengibre ehoa eta piperrautsa. Jarri bularkiak eta lekak aire frijigailuaren ontzian edo labeko erretilu batean, paper bejetalarekin. Egin 200 ºC-an, 12-15 minutuz aire frijigailuan edo 25-30 minutuz labean. Atera platerera dena batera, eta jarri limoi xafla batzuk eta martorria apaintzeko. Hori aukerakoa da. Oilaskoa leka kurruskatsuekinaire frijigailuan eginda 60 ’ 8 Zer ematen dizu? Marinatuak espezia asko dituenez, bitaminak eta mineralak ematen ditu, hala nola burdina, kaltzioa, A eta E bitaminak, magnesioa eta zinka... Gainera, espeziek zaporea ematen dute, eta gatz gutxiago erabiltzeko modua egiten dute. Errezeta hau bikaina da bazkariak eta afariak egiteko, begetal ugari eta kalitate oneko proteinak baititu.