JATORRI IZEN ETA AGB ZIGILUDUN 1.500 ARDO BAINO GEHIAGO DITUGU, 170 GAZTA BAINO GEHIAGO, 230 HARAGI MOTA BAINO GEHIAGO, 20 FRUTA ETA BARAZKI MOTA BAINO GEHIAGO, EHUN BAT KONTSERBA BEGETAL, OLIOAK, LEKALEAK ETA ARROZAK. BA AL DAKIZU... Ona dahemengoa izatea Tokian tokikoaren aberastasuna Dendako argazkiak (harategia izan ezik) : Vicente Paredes Elikadura osasungarria Eta nola ez, elikadura osasungarria egitea erraztu nahi dizugu, prezio ona duten produktu ugarirekin, hala nola gure EROSKI markakoak. Gure markako produktuetan Nutri-Score puntuazioa eta Semaforo nutrizionala ikusiko dituzu beti, zuretzat egokienak diren aukerak hautatzen laguntzeko. Ezin aipatu gabe utzi gure Elikatu pentsatzen duzuna programa: gure elikaduraren inguruko pentsamoldea aberastea du helburu, eta kalitatezko edukiak sortzen ditugu horretarako, elikadura eraldatzeko lanean diharduten gazteei ahotsa emateaz gain. Gainera, eskura dugu Consumer aldizkariko informazioa ere, eta baita Elikadura eskolarena ere. Eskola horren bidez, 1,5 milioi ikasle baino gehiago trebatu ditugu ohitura osasungarriak izan ditzaten. Elikadura osasungarria Tokian tokiko ekoizpena bultzatzea gure lurraldeko produktuak babestea da, gure ingurua eta bertako jendea zainduz. Eta denok dakigu: hemengoa bada, askoz hobea da. Gaur egun, nekazaritzako elikagaien 2.000 ekoizle baino gehiagorekin egiten dugu lan, eta tokian tokiko 21.000 produktu baino gehiago eskaintzen ditugu: horietatik 3.680 inguruk jatorriagatiko bereizgarriak dituzte, Jatorri Izen eta AGB zigiluek bermatuta. Akordioak egiten ditugu autonomietako gobernuekin nekazaritzako elikagaien sektorea indartzeko, eta laguntza programak ditugu ekoizle txikiei beren prozesuak hobetzen laguntzeko eta horri esker kalitate hobeagoko produktuak lortu ditzaten. Tokian tokikoaren aberastasuna