Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu. KombuchA martxAn! Galderak Kombucharen zer zapore izango zinateke? [Nuria] Ginger zaporea. Jengibrearen eta limoiaren zapore basatia da, eta kombucharekin zoragarria iruditzen zait. Exotikoa, ausarta eta abenturaz betea da. Fregenalen bada Kalifornian aurkitu ezin dugun zerbait? [Beatriz] Dena. Bai jendea eta bai lurra. Ez dugu itsasorik, baina gurean izaten diren ilunabarrek ez diote inolako inbidiarik itsasoari. Zuentzat, zein da momenturik onena kombucha bat hartzeko? [Nuria] Goizerdian, makal nagoenean, kombucha bat hartzen dut, bakarrik edo fruitu lehor batzuekin lagunduta, eta eguneroko zurrunbiloan sartzen naiz berriz. Zer plater duzue gustukoen? [Beatriz] Dilista batzuk kombucharekin edo baba zuriak, nire amona Pepirenak. Zoriontsu egiten naute, plater errazak dira, lurrari lotuak, eta berdin dio uda edo negua den.