FRESKOA ETA ARINA Bizimodu osasungarria egin nahi baduzu, indioilar haragia ezinbestekotzat hartu beharko zenuke. Xamurra eta arina, gantz eta kolesterol gutxikoa, baina proteina, burdina eta bitamina ugariduna. Gainera, askotariko aukerak ematen ditu sukalderako, eta zapore paregabea du, ezin goxoagoa. Ohar osasungarriak AskotarikoAUKERAK A B D E C NUTRI-SCORE B Zergatik aukeratu EROSKIren indioilarra? Ohar osasungarriak Indioilarrak beste haragiek baino kaloria gutxiago eta proteina gehiago ditu, eta horri esker, elikadura orekatua eta osasungarria egiten lagunduko dizu. Aukeratu indioilarra prestatzeko modu osasungarriak: erreta, egosita edo parrillan. Horrela, indioilarraren nutrizio arloko onurak mantenduko dituzu alferrikako gantzik gehitu gabe. Indioilarraren xerra giharrak barazki freskoekin konbinatuta, bai entsaladetan eta bai wrap direlakoetan, jatordu arinak eta elikagarriak prestatuko dituzu. #elikatupentsatzenduzuna Jatorria kontuan hartzen dugulako eta zure inguruko etxaldeekin egiten dugulako lan; izan ere, animalien ongizatea bultzatzen dute, eta zerealak oinarri dituen elikadura naturalaren alde egiten. 1. Erregosita. 2. Bularkia piperrautsarekin adobatuta. 3. Bularkia baratxuri eran adobatuta. 4. Bularki xerrak. 5. Txuleta baratxuri eran adobatuta. 6. Azpizuna. AskotarikoAUKERAK 5 1 6 3 4 Gure harategietan indioilarraren hainbat zati dituzu aukeran: xerrak, txuletak, azpizuna, bai freskoa eta bai adobatuta edo baratxuri eran egina, zure errezetarik gustukoenak egiteko behar duzun kantitatea eta zatia. Xehatuta hanburgerrak edo haragi bolak egiteko, zati txikitan ebakita gisatu eder bat egiteko, edo xerratan moztuta plantxan prestatzeko, entsalada batekin lagunduta.