Zure inguruko hegaztizainek hornitzen dute EROSKI kolore ta zapore handiko arrautzez. Maider eta Ekaitz adibide bikaina dira. Olabarrea baserriko hegaztizainak dira, Igorren. Julen ere eredu dugu, Murgiako Landazurieta baserrikoa, Araban. Euskaber kooperatiba osatzen duten Euskal Herriko 38 baserritarretako bi dira. Baserritik bizibide duina ateratzeko helburuak elkartuta, pauso bat gehiago eman dute, eta aske zaindu eta goxatzen dituzte beren oiloak beren baserrietan, trukean oiloen oparirik onena eskuratzeko. Haien aurpegiek ematen diete forma gure EROSKI markako produktuei; izan ere, Euskaberrek ematen dizkigu EROSKI Natur saileko arrautzak Euskal Herrian, eta baita landako arrautzak ere. Landako arrautzak aire zabalean bizi diren oiloek errundakoak dira, horrela bermatzen baita oilo bakoitzak behar duen tokia duela, eta askotariko dietaren bidez elikatzen dituzte: bihiak eta ingurune naturaleko larreak erabiltzen dituzte horretarako. Dieta horren emaitza testura krematsuagoko arrautzak dira, zapore biziagodunak. Horiek aukeratuta asmatu egingo duzu ziur, baina ez hori bakarrik: aukera kontziente bat da animalien ongizatearen alde eta nekazaritzako praktika jasangarriagoen alde egiteko. Landako arrautzak identifikatzeko, erreparatu kodearen lehen zenbakiari: 1 zenbakia izan behar du. Begiratu kartoian jartzen duen izenari ere: “landako arrautzak” edo “aske hazitako oiloen arrautzak” jarri ohi du. errundako arrautzak Oilo ZORIONTSUEK Xumea eta ezin hobea aldi berean. Aukera ugari ematen ditu sukalderako, eta balio handiko proteinak eta antioxidatzaileak ditu. Goxo-goxoa eta egoera guztietara egokitzen dena. Arrautzari buruzari gara. Euskaberren arrautzek Eusko Label zigilua dute, eta horrek bermatzen du kalitatezkoak direla, jatorri egokitik datozela eta produktua egiaz egokia dela, baserritik dendetaraino. Maider eta Ekaitz (Euskaber-eko baserritarrak, Igorren, Bizkaian)