Ikusezina izatea superbotere bat izan daiteke, baina baita superarazo bat ere, ikusezina den hori gaixotasun bat baldin bada. Ez gara ari ikusten ez diren sintomei buruz, diagnosia egiteko zailtasunei buruz baizik. Espainian, hiru milioi familia baino gehiago daude egoera horretan. Ikusgaitasuna eman nahi diegu, eta haiei eman nahi dizkiegu beste behin ere apirilean Elkartasun Zentimoak programan bildutako ekarpenak. Zure ekarpena ez da 0,20 euro baino handiagoa izango, eta horrekin, gaixotasun arraroak dituztenen eta haien familien bizi kalitatea hobetzen lagunduko dugu. Ba al dakizu gaixotasun arraroak dituztenen %80 haurrak direla eta %30ek baino gehiagok ez dutela 5 urte baino bizi itxaropen luzeagorik? Esan baietz ordainlekutik pasatzean. Bihotzez Elkartea Elkartasun Zentimoak Euskal Herrian ‘Sortzetiko kardiopatiak dituztenei arta osoa emateko’ programara bideratuko dira. Arta horrek barnean hartzen ditu esku hartzeko prozesua, ospitaleratzea eta eskolatzea, eta baita gaixotasun hori ikusgai egiteko eta horren inguruan sentsibilizatzeko lanak ere. Gaixotasun arraroen Espainiako Federazioa (feder) Hil honetako Elkartasun Zentimoak ‘Elkarrekin Zurekin’ programarentzat izango dira: diagnosia, babes juridikoa eta hezkuntzakoa, tratamendua eskuratzeko modua eta arta psikologikoa eskaintzen die kaltetuei eta haien familiei. Gaixotasun Arraroak eta Kronikoak dituztenen Galiziako Federazioa (FEGEREC) ’Movete’ proiektua lagunduko dugu: aisialdiko tailerrak, estimulazio kognitiboa bultzatzen dutenak, eta antzerkiaren eta musikaren bidez sormena eta emozioen adierazpena lantzen dutenak eskaintzen ditu proiektuak, eta baita babesa eta hezkuntza beharrak aintzat hartzen dituen tailer bat ere, Galizian. Fibrosi Kistikoaren Espainiako Federazioa ’Fibrosi Kistikoa duten gazteei eta haien familiei babes psikosoziala’ emateko proiektura bideratuko da bildutakoa: buruko osasunean espezializatutako zerbitzua ematen die, eta baliabide sozialen inguruko informazioa eta aholkularitza. elkartasuna LAGUNDU gaixotasun arraroak dituztenei eta haien familiei Zuen eta EROSKIren ekarpenei ESKER, 120.000 €baino gehiago eman ditugu martxoan