BETI MAITEKO DITUGU prezio onak * Tokiaren arabera, baliteke ‘Beti Prezio Ona’ etiketa duten produktuak desberdinak izatea. Maitasunaren garra bizi-bizi dago EROSKIn. Sentitu al duzu? Inoiz hasi al zaizkizu sabeleko tximeletak dantzan zure produkturik gustukoena erostean? Maitasuna ote? Aurrezpena da. EROSKIn prezio onekin maitemindu gara, eta betiko maiteko ditugu. Milaka produktu ditugu prezio onean, zure hozkailua eta biltegia bete eta elikadura osoa eta osasungarria egin dezazun, baita tokian tokiko produktuekin ere. Jaki freskoak fruta dendan, arrandegian eta harategian, tokian tokiko produktuak, zure ingurune hurbilean ekoitziak, eta beti eskura izan beharreko oinarrizko produktuak, hala nola esnea, ogia, lekaleak eta arrautzak. Eta gainera, egunerokoan oinarrizkoak diren produktuz betetako orga bat 70 €-rentruke. Aurrezten lagundu nahi dizugu: bilatu Beti Prezio Ona (*) etiketa duten produktuak zure ohiko dendan. Gainera, gure eskaintzei esker gehiago aurreztuko duzu: 2. alea %70eko deskontuarekin –hil osoan izango dugu eskaintza hori–, bertako produktuei ezarritako deskontuak eta bazkide izateagatik dituzun abantaila guztiak, hala nola zure neurrira egindako txartelak zure produkturik gustukoenak erosteko, sustapenak beste marka batzuetan, etab. Ba al dakizu urrezko bazkide izategatik %4ko deskontu gehigarri bat duzula EROSKIn egindako erosketa guztietan? 2024a betiereko maitasunaren urtea izango da. Hilez hil kontatuko dizugu. Hori bai, maitasun osoz, bihotz-bihotzez eta umorez. Izan ere, jatea eta elikadura egokia egitea ez dira gauza bera.