Biltegirako etaeskarien kudeaketarako robot berria 2022an, 25.000 familiak baino gehiagok gozatu zuten 1,5 milioi euroren aurrezpenaz gure EROSKI eta VEGALSA dendetan. Familia ugarientzako deskontua zabaldu dugu Gaztela eta Leonera albisteak EROSKIn lanean jarraitzen dugu gure zerbitzuak eta gure dendetan duzun esperientzia hobetzeko. Urte bukaera aldera, EROSKIren biltegirako eta eskariak kudeatzeko lehen sistema robotikoa zabalduko dugu Balearretan. Gure prozesuak optimizatzea da helburua, tokia modu eraginkorrean erabiltzea, eskarietan zehaztasuna hobetzea eta banaketa eraginkorrago egitea, gure dendetan duzun esperientzia hobetzeko. Sistema berri hori EROSKIren Son Morroko (Mallorca) zentro logistikoan probatuko da. Smartlog taldearen laguntzarekin jarriko dugu martxan: erreferentziazko enpresa da logistikaren automatizaziorako irtenbideetan. Aliantza honen bidez, Smartlogek lehen AutoStore sistema robotikoa sartuko du elikaduraren sektorean. Sistema horri esker, modu automatizatuan bildu daitezke produktuak, eta beraz, banaketa modu eraginkorragoan egin. Gainera, hobetu egingo du inbentarioa denbora errealean aztertzeko sistema, eta baita produktuak iraungitze-dataren eta kontsumo data gomendatuaren arabera kudeatzeko sistema ere. EROSKIREN BERRIKUNTZAK Familia ugarientzako deskontua zabaldu dugu Gaztelaeta Leonera EROSKIn, indartu egin dugu familia ugariei ematen diegun babesa. Hori dela eta, Burgosko, Soriako eta Leongo dendetara zabaldu dugu kolektibo horrentzako deskontuen programa. Erabiltzaileek %2,5eko deskontua izango dute erosketa guztietan: nahikoa da NANa eta Gaztela eta Leongo Batzarrak emandako familia ugarien ziurtagiri ofiziala aurkeztea. Hala egin zuten 2022an 25.000 familiak baino gehiagok gure dendetan, eta 1,5 milioi euroren aurrezpenaz gozatu zuten. Gurekin bat egin nahi? Egitasmo honen bidez, EROSKIk familia ugarien zama ekonomikoa arindu nahi du. 19 urte baino gehiago daramatzagu plan honetan lanean, hainbat erakunderekin: Hirukide, Agafan, Fanoc eta Familia XL, besteak beste. 2022an, 25.000 familiak baino gehiagok gozatu zuten 1,5 milioi euroren aurrezpenaz gure EROSKI eta VEGALSA dendetan.