Fruta gustuko dutenek izugarri gozatzen dute martxoan. Trantsizio garaia denez, eskura izaten ditugu bai neguko fruta goxoak, hala nola laranjak, udareak eta sagarrak, eta bai udaberriko zaporeak ere, marrubiena adibidez. Eraman etxera gustukoen duzuna, eta aurreztu beti prezio ona duten 30 mota baino gehiagorekin. ENERGIA NATURALA ZUNTZA ETA OSASUNA DEFENTSA INDARTSUAK Aurrezteko mazedonia 30 FRUTA BAINO GEHIAGO BETI PREZIO ONEAN ENERGIA NATURALA Platanoak berehala ematen du energia, karbohidrato naturalak baititu, eta horri esker, aukera bikaina da mokadu osasungarri bat jateko. Kirolariek arrazoiren bat izango dute platanoa jateko, ezta? ZUNTZA ETA OSASUNA Udareak konbinazio bikaina du: gozoa da,eta urtsua ere bai. Zuntza, C eta K bitaminak eta antioxidatzaileak ditu, eta horiek digestioa osasuntsu egiten laguntzen dute, immunitate sistema indartzen dute, eta hezurren osasuna zaindu. Ondo garbitu eta jan ezazu azal eta guzti, nutrizio arloko onura guztiak eskuratzeko. Bikaina da entsaladetan espinakekin eta intxaurrekin jateko, pizzari botatzeko, ahuntz gaztarekin jateko, haragi gisatua laguntzeko, eta labean erretzeko kanela eta ezti pixka batekin, postre erraz eta goxo askoa egiteko alegia. Harritu egingo zaitu! DEFENTSA INDARTSUAK C bitaminadun mokadu txiki eta goxo hauek oso delikatuak dira. Horregatik, jango duzuna baino ez erosi, eta alferrik galduko direla ikusten baduzu, izoztu. Bota marrubiak entsaladei eta jogurtei, egin saltsa bat ozpin baltsamikoarekin eta eztiarekin, edo egin etxeko mermelada goxo-goxoa; hori bai, kontrolatu azukre kantitatea, eta erabili beste osagai batzuk, hala nola banilla edo sagarra. Etxeko mermelada Egosi ordubetez su ertainean sagar ertain bat azalik eta hazirik gabe, kilo erdi marrubi, koilarakada bat chia hazi eta 10 ml limoi ur. Eragin nahi duzun testura lortu arte, eta ontziratu maria bainuan.