Antxoak freskoak eta samurrak dira, eta gatz ukitu bereizgarria dute: paregabeak dira. Sasoirik onenean daude orain, eta preziorik onenean ere bai. Gainera, Kantaurikoak izanik, geure-geureak ditugu. Antxoa hauek erosita, bertako arrantzaleei lagunduko diezu, eta zure inguruko arrantzak iraun dezan bultzatuko duzu. Baina antxoa guztiak ez dira berdinak. Horregatik, bilatu gure EROSKI NATUR Kantauriko antxoa zure konfiantzazko arrandegian. Erraz identifikatzen dira duten zaporeagatik eta freskotasunagatik, baina bereziki, kontsumorako funtsezkoa den ezaugarri bat dutelako: jasangarritasuna. EROSKIn, konpromiso osoa dugu ingurumenarekin, eta antxoa hauek MSC zigilua dute: gainerako espezieak babestuz eta itsasoaren etorkizuna kontuan hartuta arrantzatu direla ziurtatzen du. Baxurako ingurasareko arrantzaren bidez harrapatzen dituzte, kanpaina bakoitzean baimenduta dagoen antxoa kuota errespetatuz. Hemen da KANTAURIKO ANTXOA Abian da arraina gustuko dutenek hainbeste estimatzen duten sasoia: antxoa garaia. Arrain txiki honek zapore bizia du, testura samurra, eta nutrizio arloko ezaugarri bikainak: gure arrandegietako erregina izan ohi da udaberrian.