Esperientzia paregabea eta zapore bikaina denon eskura EROSKIren AHATE PATEAK Larretik zure mahaira EROSKI SELEQTIA EZKUR TXORIZO IBERIARRA EROSKI SELEQTIAren ezkur hestebete iberiarren sorta opari ezin hobea da ahosabaiarentzat. Gure ezkur urdaiazpiko, beso, solomo eta saltxitxoi iberiarrak dastatu badituzu, EROSKI SELEQTIAren txorizo berria ere dastatu beharra duzu. Zapore berdingabea du, eta Extremadurako eta Andaluziako larreetatik zuzenean zure mahaira ekarri dugu, Basque Culinary Centerreko adituek frogak egin ondoren. Goza ezazu gure hestebete iberiarren zapore bereziaz. Modaku bikaina dira zeure buruari opari bat egiteko patrika zainduz: benetako zaporea dute, piperbeltza, baratxuria eta oreganoa beste bizigarririk ez baita erabiltzen haiek egiteko. Kalitate handikoak dira, gantzen, proteinen eta karbohidratoen orekari esker eta kolagenoa eta proteinak bikain uztartzen dituztelako. Bila itzazu gure dendetan, bai xerratan ontziratuta, bai gure harategietako salmahaietan ere. Erabiltzeko gomendioak Azken kontuak EROSKIren ahate pateek bikain uztartzen dituzte zaporeak, eta testura zetatsua dute: zentzumenen gozamena poltsiko guztien eskura. Ahate patea ezin leunagoa da, eta emeki urtzen da ahosabaian: momentu bakoitza ospatzeko modukoa egiten du. Sorta berriak hiru ahate pate mota ditu, zaporerik estimatuenak konbinatu eta dastatzeko: piperrauts berdearekin ondutako patea, tipula karamelizatuduna eta pate klasikoa. Hirurak glutenik gabeak dira. Erabiltzeko gomendioak 3-5 ÂșC-an gorde. Kontsumitu baino 10 minutu lehenago ireki ontzia. Ireki ondoren, hotzetan gorde eta bost egunen buruan jan.