Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatunahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu. ETORKIZUNAREN ALDEKO APUSTUA Bazter guztietan daukazunlaborategiko tresna bat. Mikroskopioa. Mikroorganismo bat bazina, zein izango zinateke? Eukariota bat: lanerako erabiltzen ditugun legamiak dira. Zergatik? Gauza positibo pila bat dituelako eta gai delako azpiproduktuei berriz beren balioa eman eta balio handiko osagaiak lortzeko. Nahiago duzu laborategian egin sukaldean? Errezeta horiekin hobeto moldatzen naiz jatorduekin baino. Zer errezeta ateratzen zaizu ondoen? Ez naiz oso abila sukaldean, baina patata tortilla oso goxoa egiten dut. Programari buruzko informazio guztia: https://www.eroski.es/eu/elikatupentsatzenduzuna/ Glder sorta Osagai horiek mundu hobe bat elikatzen al dute? Bai. Elikagarriak eta osasungarriak izateaz gain, eragin txikiagoa dute ingurumenean, hondakinak murrizten laguntzen dute, eta ur eta toki gutxiago behar dute. Gainera, adibidez garagardoa egiteko erabiltzen direnak bezalako hartzigarriak erabiltzen ditugu. Horrela CO2 gutxiago isurtzen dugu beste proteina edo osagai batzuekin alderatuta. Erronkarik handiena kontsumitzailea konkistatzea da. Elikagai naturalak eta elikagarriak dira, baina ezinbestekoa da kontsumitzailea horiek dastatzeko prest egotea. Ezjakintasun handia al dago? Bai, baina gure egunerokoan daude: jogurtetan, haragian, ogian. Zer jango dugu hemendik 30 urtera? Uste dut gero eta jasangarriagoa eta elikagarriagoa den elikadura lortzeko bidean goazela. Kultibatutako haragia, intsektuak, forma begetal berriak... gero eta gehiago ugarituko den aukera zabala.