Platanoak helduegi badaude, izoztu eta egin izozki bat azkar asko. Nahasi izoztutako bi platano eta 20 ml kakahuete gurin. Lagundu izozkia sasoiko frutekin. + Etxeko saltsak eta chutney-akMarrubiekin, mangoekin, ananarekin eta halako frutekin saltsa goxo-goxoak egin daitezke, parrillan erretako haragia edo arraina laguntzeko. Sartu belarrak eta espeziak zaporeak indartzeko. Egin pancake-ak sagarrekin. Gosari osasungarria, goxoa eta jasangarria egin dezakezu frutaontzian alferrik galtzeko zorian dituzun sagarrak aprobetxatuz. Horretarako, nahasi ontzi batean arrautza bat, 50 g olo, jogurt bat, koilarakadatxo bat legamia edo bikarbonato, eta kanela. Kendu zuztarra sagarrari, ebaki xaflatan, sartu nahasketan eta jarri bero-bero dagoen zartagin batean. Mandarina gehiegi pilatu zaizkizu hozkailuan? Animatu eta egin oilasko entsalada bat mandarinarekin. Errezeta erraza da, hauxe besterik ez du: oilasko bularki zati batzuk parrillan eginda, mandarina atalak, espinaka freskoak eta intxaurrak txigortuta. Ezin hobea geratuko da mandarinen ura, oliba olioa, ozpin baltsamikoa eta gatz pixka bat botatzen badiozu. Fruta lehortuak. Lehortu fruta xaflak labean tenperatura baxuan, eta erabili pizzei, entsaladei, barazki kremei eta pastari ukitu exotiko eta berezia emateko. Gehiegi egin badituzu, inolako arazorik gabe izoztu ditzakezu, eta aurrerago erabili. Egin proba ananarekin eta sagarrarekin, edo tomatearekin eta piperrarekin, horiek ere frutak dira eta. Platano ogia eta muffin osasungarriak. Platanoak berez gozoak direnez, ez dago azukre asko erabili beharrik. Erabili helduen dauden platanoak bizkotxoak egiteko. ATERA PROBETXUA FRUTAONTZIKO SOBERAKINEI Platanoak helduegi badaude, izoztu eta egin izozki bat azkar asko Etxeko saltsak eta chutney-ak Egin pancake-ak sagarrekin Mandarina gehiegi pilatu zaizkizu hozkailuan? Jakiak aprobetxatzeko(eta ez botatzeko) errezetak Ikusi gida hemen