Pasta putanesca eran 50 ‘ 4 1,38€ errazioak GAROFALO PASTA GOXOAK PREZIO ONEAN BETI %29 585 %41 2,48g %8 7,10g %30 5,94g %40 27,94g A B D E C NUTRI-SCORE A Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA • 85 ml oliba olio • 7 xerra antxoa • Baratxuri atal 1 • 750 g tomate natural (birrindua) • Koilarakadatxo 1 oregano • 2 koilarakada kapar (16 g) • 15 oliba beltz • 60 g Parmako gazta (birrindua) • 300 g Gigli pasta • Gatza Moztu antxoak zati txikitan eta xehatu baratxuri atala. Jarri olioa (koilarakada bat izan ezik) zartagin batean su eztian eta erantsi antxoak. Papurtu zurezko koilara baten laguntzarekin eta kozinatu. Erantsi baratxuri xehatua eta kozinatu 12 segundoz, gutxi gorabehera. Ongi zaindu behar dugu, baratxuria gehiegi txigortzen denean zapore mikatza hartzen baitu, eta hondatu egin dezake saltsaren zaporea. Bota tomatea gatz pittin batekin, igo sua irakiten hasten den arte eta, segundo pare bat igaro ondoren, jaitsi eta egin su eztian 25 minutuz gutxi gorabehera, edo tomateak urritzen diren arte. Saltsa loditu denean, erantsi koilarakada bat oliba olio, oreganoa, kaparrak eta oliba beltzak, zatituta. Saltsa bukatu baino minutu batzuk lehenago, egosi pasta eltze handi batean ur ugarirekin eta gatzarekin. Ura irakiten hasten denean, erantsi pasta eta utzi egosten ekoizleak esaten duen denboran. Denbora hori pasatzen denean, iragazi eta nahasi saltsarekin. Zabaldu gainetik Parmako gazta. Ohar osasungarriak Aukeratu gatz gutxiko kontserbak. Garbitu ozpinkiak gatz kantitatea gutxitzeko. Laguntzeko, egin entsalada bat edo erre barazkiak labean. Pasta putanesca eran 50 ‘ 4