Osoko ogitxoak entsaladarekin 6 h 8 (50 g buruko) 0,33€ errazioak @virginiamartin_photo %7 148 %12 0,73g %1 1,31g %2 0,45g %5 3,56g A B D E C NUTRI-SCORE A Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA Hartzigarria egiteko • 50 g osoko gari irin • 30 g ur • Gramo erdi okindegiko legamia lehor edo 1,5 g legamia fresko Orea egiteko • Hartzigarria • 107 g ur • 200 g osoko gari irin • 1,75 g okindegiko legamia lehor edo 6 g legamia fresko • 5 g gatz eta sesamo Betegarria egiteko • Letxuga, tomatea eta ahuakate bat • Gatza eta piperbeltza HARTZIGARRIA. Nahasi irina, legamia eta ura ore homogeneo bat lortu arte. Estali eta utzi egonean 3 orduz giroko tenperaturan, edo gau osoan hozkailuan. OREA. Atera hartzigarria hozkailutik ordubete lehenago. Jarri ontzi batean irina, legamia eta nahasketa. Egin zulo bat erdian, eta bota uraren erdia eta hartzigarriaren erdia puska txikitan. Nahasi eta bota geratzen den ura eta hartzigarria. Nahasi eta eman gatza. Oratu ore lau eta elastiko bat lortu arte. Jarri aurrez olioarekin bustitako ontzi batean, estali, eta utzi egonean ordu eta erdi edo bi ordu giroko tenperaturan. Gasgabetu orea, banatu zortzi puskatan eta eman makila itxura. Estali eta utzi egonean 25-45 minutuz. Zabaldu sesamoa gainetik (edo gatz larria, Alemaniako ukitua eman nahi badiozu). Berotu labea 225 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola, eta egin 10-12 minutuz. Bete letxugarekin, tomatearekin eta ahuakatearekin. Eman gatza eta piperbeltza. Osoko ogitxoak entsaladarekin 6 h 8 (50 g buruko)