Bada produktu izar osasungarri bat gure gastronomian, eta beti sasoian dago gainera: bakailaoa. Freskoa, gazitua edo gezatua, azalarekin edo gabe, trontzoak, kokotxak, xehe-xehe eginda... Aukera asko ematen ditu, eta horregatik da sukalderako arrainik moldakorrenetako bat. Zoaz gure arrandegietara, eta prestatu nahi duzun errezetari hobekien egokitzen zaiona aukeratzen lagunduko dizugu. BAKAILAOA Beti sasoian M. Mercedes Nieto Berangoko (Bizkaia) EROSKIko arrandegiko burua ALDE ONAK BESTERIK EZ Gastronomiako 10 ONENAK Garai hauetan, bakailaoa nola gezatu galdetzen didate. Hauxe da gakoa: antzeko zatiak egin, eta estali ur hotzarekin azala gora begira dutela. Gero, gorde hozkailuan hiru egunez, eta aldatu ura egunean behin gutxienez. Hori bai, ur hotza erabili beti. Hala ere, gero eta bezero gehiagok gezatutako bakailaoa erosten dute. Kalitate kontrol zorrotzak pasatzen ditu, eta punta-puntako teknologia erabiltzen dute zaporerik oneneko arraina lortzeko. Beste batzuek, berriz, nahiago dute bakailao freskoa edo gure EROSKI Natur Skrei bakailaoa: arrantza jasangarriaren MSC zigilua du, eta urtarriletik apirilera bitartean egoten da eskuragarri. M. Mercedes NietoBerangoko (Bizkaia) EROSKIko arrandegiko burua Bakailaoa arrain zuria da, eta gantz gutxi du. Proteinak, kaltzioa, omega 3-a, iodoa eta gatz mineralak ematen ditu, dieta osasungarri bat egiteko kantitate egokia. Eta gehienbat, ezin goxoagoa da! #elikatupentsatzenduzuna Bakailaoa pil-pilean Bakailaoa tomatearekin Ajoarrieroa Bijiliako eltzekaria garbantzuekin eta espinakekin Bakailao tortilla Bakailao kruxpetak Porrusalda edo patatak bakailaoarekin Bakailaoa frijituta piperrekin Bakailao carpaccioa Tokian tokiko errezetak: bakailaoa bizkaitar erara, galiziar erara, errioxar erara... Gure dendetan pisura erosi dezakezu bakailaoa,eta baita erretilu praktikoetan ere, nahi duzun zatia, bai gazitua eta bai gezatua, EROSKI markakoaeta beste marka askotakoa. 1. EROSKI basic gezatutako bakailao zatia 2. EROSKI SELEQTIA MSC gezatutako bakailao trontzoak 3. EROSKI MSC bakailao gezatua xehe-xehe eginda 4. EROSKI bakailao trontzoak