MOA FoodTech enpresako zuzendari zientifikoa: startup bat da, eta elikadurako hondakinak proteina bihurtzen dituzte. Susana Sánchez Susana Sanchez biologian doktorea da, eta izugarri gustatzen zaio mikrobiologia. Nafarroako Moa FoodTech enpresan egiten du lan, laborategian, etorkizuneko elikadura aldatzeko. Susanak berak sortu zuen enpresa pandemiaren ondoren, Bosco Emparanza eta Jose Maria Elorza bazkideekin batera. Elikadura industrian alferrik galtzen den janariari (%30) –azalak eta beste hondakin batzuk– irtenbide bat ematen diote: modu jasangarrian berriz eraldatu, eta elikadurarako produktu bihurtzen dute. 2021ean, Nafarroako Ekintzaile Saria eman zion komunitate horretako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak. Zergatik egiten duzue lan hondakinekin? Mantenugai ugari dituztelako; beraz, zergatik ez hori eman jaten mikroorganismoei, legamiei eta bakterioei eta jaki osasungarri eta jasangarri bihurtu? Nondik datoz hondakin horiek? Elikadura industriatik. Patataren eta frutaren azala, hazien oskolak... Nolakoa da patata azala lasagna egiteko osagai bihurtzeko prozesua? Patata azala edo nekazaritzako ekoizpenetik datozen beste azal eta hondakin batzuk hartzen dira, normalean bota egiten baitira, edo animaliei jaten emateko erabili, eta mikroorganismoentzako janari bihurtzeko prestatzen ditugu, hala nola bakterioentzat, legamientzat eta onddoentzat. Eta hartzitzen hasten da? Hori da. Hazi egiten ditugu, biomasa ateratzeko modua ematen duten arte. Gero, lehortu egiten ditugu, eta hautsa lortu. Hori da jaten duguna? Bai, hori jangarria da. Umamiaren moduko zaporea du, eta zopak eta entsaladak ontzeko erabili daiteke, edo haragiaren analogoak sortzeko, hanburgesa begetalak adibidez. Zenbat irauten du prozesu horrek? Iraupena mikroorganismoen araberakoa da, baina batzuetan astebete baino gutxiago irauten du. Ordurako, produktu horren tonak eta tonak eduki ditzakezu. Biztanleak ugaritu izanaren ondorioz jaki berriak behar direnez, aukera asko ematen ditu alternatiba honek. Izan ere, nutrizio balio handiko elikagaiak dira. Proteina kontzentrazio handia dute, eta baita zuntz, gantz azido eta omega 3 eta 6 ugari ere, eta ez dute karbohidratorik. Gainera, betaglukanoak dituzte: osagai horiek inmunitate sistema indartzeko balio dute. Horrenbestez, nutrizio arloan oso osagai onak dira, eta oso eragin positiboa dute osasunean. Alternatiba egokia al diraalergia sortzen duten osagaiak eta beharrizan bereziak dituztenei zuzendutako osagaiak ez erabiltzeko? Bai horixe; gu horregatik saiatzen gara sojaren alergenoak eta animalia-jatorriko proteinak kentzen. Arrautza ordezkatzen saiatu gara, eta oso interesgarria da: adinekoei zuzendutako elikadura berezia egiteko aukera bat da. Glder sorta Bazter guztietan daukazunlaborategiko tresna bat. Mikroskopioa. Mikroorganismo bat bazina, zein izango zinateke? Eukariota bat: lanerako erabiltzen ditugun legamiak dira. Zergatik? Gauza positibo pila bat dituelako eta gai delako azpiproduktuei berriz beren balioa eman eta balio handiko osagaiak lortzeko. Nahiago duzu laborategian egin sukaldean? Errezeta horiekin hobeto moldatzen naiz jatorduekin baino. Zer errezeta ateratzen zaizu ondoen? Ez naiz oso abila sukaldean, baina patata tortilla oso goxoa egiten dut. Programari buruzko informazio guztia: https://www.eroski.es/eu/elikatupentsatzenduzuna/ Glder sorta Osagai horiek mundu hobe bat elikatzen al dute? Bai. Elikagarriak eta osasungarriak izateaz gain, eragin txikiagoa dute ingurumenean, hondakinak murrizten laguntzen dute, eta ur eta toki gutxiago behar dute. Gainera, adibidez garagardoa egiteko erabiltzen direnak bezalako hartzigarriak erabiltzen ditugu. Horrela CO2 gutxiago isurtzen dugu beste proteina edo osagai batzuekin alderatuta. Erronkarik handiena kontsumitzailea konkistatzea da. Elikagai naturalak eta elikagarriak dira, baina ezinbestekoa da kontsumitzailea horiek dastatzeko prest egotea. Ezjakintasun handia al dago? Bai, baina gure egunerokoan daude: jogurtetan, haragian, ogian. Zer jango dugu hemendik 30 urtera? Uste dut gero eta jasangarriagoa eta elikagarriagoa den elikadura lortzeko bidean goazela. Kultibatutako haragia, intsektuak, forma begetal berriak... gero eta gehiago ugarituko den aukera zabala.