Tarta mamitua marrubiekin 30 ’ + Reposo 8 0,49€ errazioak Zerematen dizu? A B D E C NUTRI-SCORE B %11 230 %3 0,21g %19 16,96g %21 4,24g %17 11,84g Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA Oinarria egiteko: • 90 g olo irin (osokoa) • 60 g almendra irin • 100 gramo datil (hezurrik gabeak) • Gatz pittin bat • 45 g gurin urtu, zatiak bateratzeko Betegarria egiteko: • 500 ml esne • Zorro 1 mami • 175 g marrubi (birrintzeko) • 35 g agabe ziropa Topping-a egiteko: • Apaintzeko marrubiak • Menda freskoa Jarri labea berotzen 170 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Bildu labeko paperarekin 20 cm-ko molde baten oinarria (desmuntatzen den horietakoa). Nahasi eta birrindu oinarriaren osagaiak zerrendan ageri diren ordena berean, papurrak lortu arte. Bateratu gurin urtuarekin eta estali nahastura horrekin moldearen oinarria eta ertzak. Sartu labean 12-15 minutuz oinarria. Atera labetik eta utzi hoztera. Birrindu 175 g marrubi eta agabe ziropa, harik eta pure fin bat lortzen dugun arte. Gorde geroko. Disolbatu mamiaren zorroa 250 ml esnetan. Jarri eltzetxo bat sutan eta berotu gainerako esnea irakiten hasi arte. Hasten denean, erantsi esnez eta mami hautsez egindako prestakina eta eduki sutan berriz ere irakin arte, etengabe eragiten diogula. Atera sutatik, erantsi marrubi birrinduak eta, epeldu denean, bota moldearen barrenera. Sartu hozkailuan mamitzen den arte. Zerbitzatzeko unean, garbitu ongi gainerako marrubiak, moztu eta apaindu gaineko aldea. Tarta mamitua marrubiekin 30 ’ + egonean 8 Zer ematen dizu? Dituen osagaiei esker, nutrizio arloan kalitate handia duen errezeta dugu hau: osoko irina eta lekaleen irina, azukrearen ordez datilak, eta fruta osagai nagusien artean. Ohar osasungarriak Ziropa ukitu gozoa emateko erabiltzen da. Marrubiak zenbat eta helduagoak izan, orduan eta gozoagoa izango da errezeta, eta beraz, ziropa gutxiago erabili beharko dugu. Behi esnearen ordez azukrerik gabeko edari begetalen bat erabiltzen badugu eta gurinaren ordez oliba olioa erabiltzen badugu, beganoentzat egokia izango da.