Antxoak labean xermularekin 20 ’ 4 1,09€ ERRAZIOAK JARRAITU AURREZTEN GURE ARRANDEGIETAN AUKERA GEHIAGO AURKITUKO DITUZU, PREZIO ONEAN BETI ARRAIN HAUGEURE-GEUREA DUGU Kantauri itsasoko ur hotzak ematen dio zapore eta trinkotasun hori gure antxoari. Arrain urdin hau sasoirik onenean dagoenean iristen da portuetara: Pasaiara, Getariara, Ondarroara, Santoñara, San Vicente de la Barquerara, Avilesa eta Gijonera. Antxoaren haragia, zaporea eta omega 3 gantzen kantitatea onen-onenean daude. Abian da beraz antxoa garaia, eta ekainaren 30 arte iraungo du. Benetan aukera osasungarria da familia osoarentzat: kalitate oneko proteinak ditu, gantz onuragarriak, eta bitamina eta mineralen konbinazio ona. #elikatupentsatzenduzuna %16 320 %16 0,94g %2 1,70g %21 4,24g %33 23,4g Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE B Antxoak labean xermularekin 20 ’ 4 Garbitu antxoak eta kendu hezurra, liburu baten moduan irekita gera daitezen. Berotu labea200 ºC-an eta sartu antxoak, bakoitzari xermula saltsa pixka bat jarrita gainean. Eduki labean10-15 minutuz. Xermula saltsa egiteko Nahasi osagai hauek motrailuan pasta bat lortu arte: • Limoi erdi bat ozpinetan (azala bakarrik erabiltzen da) • Limoi baten zukua • 2 baratxuri atal, zapalduta • Martorria xehatuta, eskutada handi bat • Eskutada erdi perrexil xehatu • Koilarakada bat piperrauts gozo • Koilarakadatxo laurden kaiena xehatu edo koilarakadatxo bat piperrauts min • Gatza eta koilarakadatxo bat piperbeltz beltz (ehoa) • Koilarakada bat kumino eho • 4 koilarakada oliba olio birjina estra (60 ml inguru)