Pollo con pera, pasta y ensalada de espinacas 30 ’ 4 1,79€ errazioak %31 624 %47 2,84g %28 25,26g %20 3,95g %29 20,55g A B D E C NUTRI-SCORE A Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA • 2 oilasko laurden (atzealdeak) • 4 udare (konferentzia) • 240 g makarroi • 500 g brokoli eta tipula bat • 60 g jogurt • 300 g espinaka • 4 intxaur • 3 koilarakada oliba olio birjina estra • Koilarakada bat sagardo ozpin • Gatza eta piperbeltz eho berria Zatitu oilaskoa eta eman gatza eta piperbeltza, eta busti oliba olio birjina estra pixka batekin; berotu labea 195ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola, eta egin oilaskoa 30 minutuz. Moztu udareak laurdenetan, haziak kenduta, eta erregosi erdiak oliba olio birjina estra pixka batekin gorritzen diren arte. Gorde berotan. Egosi pasta urarekin eta gatzarekin. Kendu ura. Garbitu brokolia, egin lore txikiak eta egosi lurrunetan. Gorde geroko. Jarri oliba olio koilarakadatxo bat zartagin batean, eta erregosi tipula brunoise erara txikituta eta udareen beste erdia laukitxo txikitan ebakita. Bota pasta, brokolia eta jogurta zartaginera. Nahasi, erregosi pare bat minutuz su ertain-txikian, eta eman gatza eta piperbeltza. Prestatu ozpin saltsa: oliba olio birjina estraren 2 koilarakada, ozpina, gatza eta piperbeltza behar dituzu. Zer ematen dizu? Pastarekin egindako platerek kaloria gehiegi izan ez dezaten, barazkiekin laguntzea da onena. Espinakei, brokoliari eta tipulari esker, errezetak zuntz, bitamina eta mineral gehiago ditu. Oilaskoa udarearekin, pastarekin eta espinaka entsaladarekin 30 ’ 4