Barazki biribilki kurruskatsuak albakaren maionesarekin 40 ’ 4 0,79€ errazioak %15 295 %20 1,17g %12 10,50g %13 2,54g %21 15g A B D E C NUTRI-SCORE A Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA 8 biribilki egiteko (2 buruko) • 100 g txanpinoi • Tipula handi baten erdia • Aza laurden bat • 2 azenario • Erremolatxa erdi bat egosita • Arroz paperaren 8 olata • Gatza eta piperbeltz eho berria • Koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra Albakaren maionesa egiteko • 2 arrautza • 30 ml oliba olio birjina estra • Koilarakadatxo erdi gatz • Limoi erdi baten zukua • 2 koilarakada albaka txikituta • Koilarakada bat ziape Maionesa prestatzeko, egosi arrautzak. Hotzak daudenean, zuritu eta sartu birringailuaren ontzian limoi urarekin, olioarekin, gatzarekin, albakarekin eta ziapearekin. Emultsionatu. Maionesa trinkoegi gelditzen bada, bota bi koilarakada ur. Sartu hozkailuan. Garbitu txanpinoiak, erdibitu, eta moztu xaflatan. Erregosi oliba olio birjina estraren koilarakada batekin, su ertain-handian. Bota tipula eta aza juliana eran ebakita eta azenarioa birrinduta, eta eman gatza eta piperbeltza. Ondo egin, gehitu erremolatxa birrinduta eta gorde geroko. Hidratatu arroz oletak (22 cm-ko diametrodunak) banan-banan, ontzian jartzen duen denboran. Bete bakoitza erregositako barazkiekin. Bildu. Eman oliba olio birjina estra zartagin ez-itsaskor bati pintzel batekin, eta berotu su ertainean. Beroa dagoenean, egin biribilkiak elkar ez ukitzeko moduan, bi minutuz alde bakoitza, gorritzen diren arte. Biribilkiak bero daudela, atera platerera, eta lagundu maionesarekin. Barazki biribilki kurruskatsuak albakaren maionesarekin 40 ’ 4