Urteak dira gure EROSKI esneak behien ongizatea eta ingurumena errespetatzen dituela, inguruko abeltzainei eta ekoizleei lagunduz. Kalitatea eta jasangarritasuna, larretik botilara. Esnea, %100 bertakoa • EROSKI esne gaingabetua kaltzioarekin • EROSKI esne osoa botilan • EROSKI esne erdigaingabetua, laktosarik gabea Eta gainera, beti PREZIO ONEAN Kaltzio, proteina eta bitamina (A, D, E eta B taldekoak) ugari ditu, eta inoiz ez da falta hozkailuan. Baina esne basokada bat hartzea edo esnearekin egin daitezkeen hamaika errezetetako bat egitea elikatzea eta inmunitate sistema indartzea baino gehiago da. Hemengoa izatea ona dela uste dugulako, gure EROSKI UHT esnea %100 bertakoa da Galizian, Nafarroan, EAEn eta Katalunian. Zugandik hurbil bildu eta ontziratutako esnea, inguruko 300 abeltegi baino gehiagotatik ekarria. Abeltegi horietan animalien ongizatea eta inguruko jasangarritasuna errespetatuz egiten dute lan, kalitate eta zaporerik onenaz goza dezazun. Abeltegian ez ezik, ontziekin ere errespetatzen dute ingurumena, gero eta jasangarriagoak baitira. Gure helburua da gure ontziak ekodiseinatzea,2025ean %100 birziklagarriak izan daitezen. Bertako esnea hartzea orainaldiren eta etorkizunaren alde apustu egitea da, esnearen sektorea egonkorra eta jasangarria izatea bultzatzen baita horrela, eta baita abeltegietan belaunaldi aldaketa egon dadin lagundu ere. Hemengo esnea hartu dezagun bai gaur eta bai bihar. #elikatupentsatzenduzuna Bertako esneaz gain, EROSKIn baditugu beste aukera batzuk ere –laktosarik gabeko esnea eta kaltzioarekin aberastua barne–: bai osoa, bai erdigaingabetua eta bai gaingabetua. Eta ‘Beti Prezio Ona’ etiketa bilatzen baduzu, aurreztu egingo duzu EROSKIren eta merkatuko beste marka batzuen 50 erreferentzia baino gehiagorekin.