zanzíbar AMETSETAKO BIDAIA BAT PARADISU TURKESARA Harea zurizko hondartzak, ur ezin gardenagoak eta historia kultural aberatsa ditu Zanzibarrek, eta horregatik da ezaguna: bizitzan behin behintzat bisitatu beharreko tokia da. Goza ezazu bederatzi eguneko bidaia paregabe batez; gustu eta poltsiko guztietarako egokia da, eta aurrezpena pilatuko duzu zure EROSKI club txartelean. Zerbait berezia ospatzeko toki berezi baten bila bazabiltza eta kalitate-prezio ona nahi baduzu, Zanzibar da zure helmuga. Espainiako hainbat hotel kate daude paradisu horretan, hala nola RIU, SBH eta Melià. Jasangarritasunarekin gero eta konpromiso handiagoa dute han, eta baita ingurua zaintzearekin ere: bidaia ahaztezina izango da, eta liluratuta itzuliko zara. Historia eta kultura Pertsiarren, arabiarren, indiarren eta europarren aztarnak daude uharte zoragarri horretan; hainbat mendez merkataritza zentro garrantzitsua izan zen, Stone Town ikusita nabari daitekeen moduan, hiriburuko alde zaharrean. Kale estuak, eraikin historikoak, bazarrak eta meskitak: ez zaitu epel utziko. Merkatuak ikusteko aukera ere izango duzu, baita Mirarien Etxea, Maruhubi gaztelua, Kizimaziko hondakinak eta Malindi meskita ere. Hondartza liluragarriak Gustu guztietarako aukerak daude. Nungwin, itsas kirolak egiteko aukera izango duzu, eta gauez ere giro bikaina izaten da. Paje ezin egokiagoa da kitesurf egitea gustuko dutenentzat, eta Jambiani, berriz, lasaiagoa da, ezin hobea Zanzibarko hondartza zurietan galtzeko. Itsasoko bioaniztasuna Zanzibarko koralezko arrezife koloretsuek itsasoko bioaniztasun izugarria dute. Mnemba atoloian izurdeak eta dortokak ikusten dira. Urpekaritza eta snorkela gustuko dituztenentzat paradisua da; izan ere, itsasoko bizitzaz gain, hondoratutako ontziak ere ikus daitezke. Sukaldaritza aparta Espeziak, fruta freskoak eta arraina dira Zanzibarko sukaldaritzaren oinarria. Mestizaje handiko gastronomia da Zanzibarkoa: adibidez, arroza onduta, pilaua eta urojoa, espeziadun arrain zopa. Indiako eragina duten errezeta herrikoiak ere dastatuko dituzu, hala nola biryania, mandazia, samosak eta txapatia. Ingurumena zaintzea Zanzibarrek konpromiso sendoa du ingurumenaren babesarekin eta turismo jasangarriarekin. Koralezko arrezifeak babesteko neurriak dituzte, itsasoko bizitza zaintzeko kontzientzia bultzatzen dute, eta turismo arduratsua sustatu ere bai. Hainbat ekoresort daude, eta turismo operadoreak ingurumenean duten inpaktua murrizten saiatzen dira.