Albisteak EROSKI EGITEN DUGU Nutri-Score etiketatze sistemaren arabera Gure markari esker EROSKETA OSASUNGARRIAGOA DA ‘EGUN HANDIA’: HEMEN DA “ELIKATU PENTSATZEN DUZUNA” EUSKALIT- EN JARDUNBIDE ONEN SARIA Maiatzaren 18an, igandea, 17:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian, EROSKIk bazkideen Egun Handia ospatuko du. EAEko, Nafarroako, Errioxako eta Kantabriako bezero bazkide guztiak gonbidatuta daude. Grison - ek, La Revuelta saioko kolaboratzaileak eta beatboxer-ak, eta Pilar Kaltzada kazetari eta kultura dinamizatzaileak gidatuko dute saioa. Zure zain izango gara, eman izena! Eroskik Nutri-Score etiketatze sistema aurreratua ezarri zuen EROSKI markako gure produktuetan, haien nutrizio balioari buruzko informazioa emateko, eta horrek eragin positiboa izan du kontsumitzaileen erosketa ohituretan. EROSKI Fundazioko Elikadura Eskolak eginiko azterlan baten arabera, sistema horrek lagundu egin die kontsumitzaileei erabaki kontzienteagoak eta osasungarriagoak hartzen, eta, orobat, produktuen osaera nutrizionala hobetu du 2020 eta 2023 artean. Datuek erakusten dute nutrizio balorazio onena (A eta B) duten produktuak saltzen direla gehien, eta, aldiz, gutxien gomendatutakoak (D eta E) gero eta gutxiago saltzen direla. Gainera, denboraren joanean puntuazio onena duten produktuak gero eta gehiago saltzen direla adierazten dute datu horiek. “Kontsumitzaileek informazio argia, gardena, fidagarria eta kontsultatzeko erraza daukatenean, ondo erabiltzen dute beren elikadura ohiturak eta osasuna hobetzeko”, azpimarratu du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIko Osasun, Jasangarritasun eta Kalitateko zuzendariak eta EROSKI Fundazioko zuzendariak. Nutri-Score, beraz, sendotzen ari da, tresna eraginkorra baita kontsumo aukera osasungarriagoak sustatzeko. “EROSKIn jarraituko dugu etiketatze sistema horren eragina neurtzen, haren eraginkortasuna bermatzeko. Produktu eta marka guztiei etiketa aurreratua aplikatzeak are gehiago zabal ditzake produktu eta marka horien onurak. EROSKIk elikadura osasungarria eta kontzientea sustatzeko duen konpromisoa indartzen du horri esker”, nabarmendu du Martinez Berriochoak. Nutri-Score etiketatze sistemaren arabera Gure markari eskerEROSKETA OSASUNGARRIAGOA DA AZTERLANAREN XEHETASUN GUZTIAK, HEMEN Gure “Elikatu Pentsatzen Duzuna” programak beste aitortza bat jaso du. Elikadura osasungarria sustatzen duen ekimen honek Euskalit Kudeaketa Aurreratuak ematen duten Jardunbide Onenen 2025eko Saria jaso zuen apirilean. Programaren helburua da familientzako elikadura kontzientea eta osasungarria sustatzea eta elikaduraren bidez etorkizuna eraldatzeko asmoarekin hainbat esparrutan lanean ari diren gazteei ahotsa ematea. Ainhoa Oyarbide Mendieta, marka eta komunikazio zuzendaria, eta Lucia Goicoechea Barrie, eduki eta komunikazio digitaleko arduraduna, izan ziren ekitaldian saria jasotzen. Beraiek arduratuko dira, Bellota markarekin batera, CEX 2025 Sarirako euskal hautagaitza defendatzeaz. Bikaintasun Zentro guztiek antolatzen dute sariketa hori. Zorte on!