sekreturik gabe AUKERA BIKAINA P r e s t a t u e r r e z e t a e z i n g o z o a g o a k Historia pixka bat DENBORA+ ZUNTZ+ ASEBETETZE+ LABETIK ATERA BERRIAK Karbohidrato osoen iturri bikaina dira. Bihiaren atal guztiak dituzte–zahia, ernamuina eta endospermoa–, eta, horri esker, nutrizio profil altuagoa dute, eta hainbat onura zure osasunerako. Gure okindegietan era askotako ogiak aurkituko dituzu: ogi biribilak baguette-ak barrak eta ogitxoak. Denetarik duzu: %100 osoko irinarekin egindakoak eta proportzio gutxiagoko beste batzuk, ahosabai guztiei atsegin emateko. Hainbat mendez, osoko elikagaiak izan dira dietaren oinarria. Industria Iraultzarekin eta masako ekoizpenarekin, produktu finduak zabaltzen hasi ziren, gehiago irauten zutelako eta itxura hobea zutelako. Alabaina, azken hamarkadetan, zuntzaren onurei eta osasun digestiboari buruzko kontzientziak osoko elikagaietara itzultzea bultzatu du. Osoko elikagaiek zuntz gehiago dute, eta horrek digestioa hobetzen laguntzen du, asebete egiten du eta kolesterol mailak erregulatzen ditu. Zuntz asko dutenez, osoko elikagaiek denbora gehiagorako asebetetzen dute. Osoko arrozek eta pastek denbora gehiago behar dute egosteko findutakoek baino, bihia osoa baitute, eta, ondorioz, uraren aurrean erresistentzia handiagoa.