Zerba eta garbantzu currya 55’ 4 1,45 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A Zer em ten dizu? Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %27 542 %9 0,52g GATZA %8 7,12g AZUKREAK %112 22,50g gantz saturatuak %49 34,44g GANTZA • 80 g garbantzu egosi • 500 g zerba • Kuiatxo erdia • Tipulatx bat • Koilarakadatxo erdi jengibre fresko (birrindua) • 2 koilarakadatxo curry • 400 ml koko esne • 150 ml ur • 2 koilarakada tahin • Limoi baten birrina eta zukua • 4 koilarakada oliba olio birjina estra (OOBE) • Gatza eta piperrautsa • Sesamo eta martorri haziak. Garbitu zerbak, kendu hariak eta moztu zatitxotan, bai hostoak eta bai penkak. Gorde geroko. Bota olioaren erdia zartagin batean eta berotu. Gehitu garbantzu egosiak uretan pasata, gatza eta piperbeltza, eta erregosi gorritzen diren arte. Gehitu zerbak, kuiatxoa eta tipulatxa laukitxotan moztuta, jengibrea ere bai, eta eman gatza eta piperbeltza. Kozinatu berdurak garbantzuekin batera10 minutu. Gehitu curry hautsa, eragin eta erregosi minutu batez. Bota koko esnea, ura eta tahina, eta eragin.Egin su ertainean saltsa agortzen hasten den arte. Gehitu limoiaren zukua eta azalaren birrina,eta eragin. Zerbitzatu sesamo eta martorri haziekin lagunduta. Zerba eta garbantzu currya 55’ 4 Zer emten dizu? Garbantzuak, beste lekaleek bezala, nutrizio kalitate handia du; hala, mantenugai asko ematen ditu, eta neurriko kaloria kopurua. Garbantzuak %19 proteinak dira; %35, karbohidratoak, eta %15, zuntza. Desberdintzen duena zera da, sojak bezala, proteina osoa duela, oinarrizko aminoazido guztiekin. Nabarmentzekoa da garbantzuek duten azido folikoa, kaltzioa, burdina, potasioa, magnesioa, fosforoa eta zinka. #elikatupentsatzenduzuna