EGUZKIA HARTZEKO GARAIA DA Eguzki iragazki fotoegonkorrak eta eragile antioxidatzaileak konbinatuta (E bitamina, esaterako), belle eta EROSKI eguzkitako kremek babestu egiten dute azala, garaia baino lehen zahartu ez dadin eta epe luzera bestelako kalterik izan ez dezan. Haien formulek aloe vera dute, hidratatu eta elikatu egiten dute azala eta leun eta elastiko uzten dute. Eguzkitik babesteko gure produktuak larruazal mota guztietara egokitzen dira. EROSKIn hainbat berritasun eta betiko formatuak aurkituko dituzu, kalitate onenarekin eta prezio onean. Eta gogoratu: denak test dermatologiko bidez frogatuta daude, eta haien formulek arduraz jokatzen dute ozeanoekin, ez baitute ez oxybenzona iragazkirik ez oktinoxatorik. Aukeratu une bakoitzean behar duzuna; izan ere, ondo maite zaituenak eguzkitik babestuko zaitu eta planeta zainduko du. FPS 50+ Sensitive haurrentzako eguzki lanbroa Bereziki egokia da txikienen larruazal sentiberetarako, oso argietarako eta/edo lehen aldiz eguzkitan jartzen garenerako. Gandu testurari esker, erraz zabaltzen eta azkar xurgatzen da. Urarekiko erresistentea da. Hipoalergenikoa. Lurrinik gabea.