Denbora gehiagoz asebeteta sentitzea, zure giharrak mantentzea eta lantzea eta zure organismoa erregulatzea, horiek dira behar beste proteina kontsumitzeak dituen onuretako batzuk. Bazenekien esnekiak direla proteina gehien duten elikagai taldeetako bat? Haragi eta arrainek eta fruitu lehorrek ere proteina asko dute, eta lekaleek eta arrautzek, berriz, zertxobait gutxiago. gehigarri bat ESNEKIAK Proteina Iristen al gara gomendatutako kopurura? Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) aholkatzen du gure pisuaren kilo bakoitzeko 0,83 g proteina hartzea egunean, jarduera normala duten helduen kasuan. %20 gehiago begetarianoa izanez gero. Hau da, 60 kg-ko emakumezko batek egunean 50 g proteina beharko lituzke, eta 75 kg-ko gizonezko batek, 62 g inguru. Gutxi gorabehera otordu hauekin beteko genuke hori: gosaltzeko jogurt greziar bat eta fruitu lehorrak; afaltzeko, dilistak eta oilasko bularkia eta afaltzeko, cottage gazta.