elkartasuna GAZTEEI LANERATZEN LAGUNTZEA H ezkuntza eta enplegua funtsezkoak dira gazteek beren etorkizuna eraiki ahal izan dezaten. Espainian, gazte askok oraindik ere garaia baino lehen uzten dituzte ikasketak, eta zailtasunak dituzte lana aurkitzeko. Horrek argi erakusten du ez dela nahikoa formakuntza hobetzea, eta horrekin batera funtsezkoa dela inklusio programak sortzea gazteei orientazioa emateko eta lan munduko ateak zabaltzeko. EROSKIn badakigu, laguntzarik gabe, gazte askori zaila egiten zaiela beren helburuak betetzea. Hori dela eta, gure Elkartasun Planaren bidez, hilabete honetan Ayuda en Acción Fundazioari, Corazonistas Fundazioari eta YMCA GKEari lagunduko diegu, gazteei aurrera jarraitzen laguntzeko eta haien etorkizuna hobetzeko proiektuak bultzatzen. Corazonistas Fundazioa Baliabiderik gabeko gazteei harrera egiten die Coindre Etxeak, aldi baterako bizilekua eskaintzen die eta hezkuntza, gizarte eta lan munduan laguntza ematen die. Ayuda en Acción Fundazioa Fundazioaren iMpulsa programak lagundu egiten die egoera zaurgarrian dauden gazteei gaitasunak garatzen eta orientabidea ematen die lan munduan hasteko. YMCA Recalculando Ruta (Ibilbidea berriro kalkulatzen) 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa bat da, ikasteei berriro hel diezaieten eta prestakuntza profesional bat lor dezaten, era horretara enplegua errazago lortzeko. UDABERRIKO BILKETA IMAJINATU ZENBAT GAUZA EGIN DITZAKEZUN 5 € -rekin Penintsulako eta Balearretako EROSKI saltokietan dago aktibo kanpaina, Vegalsa-EROSKI katean izan ezik. Kate horrek 113.365 kilo produktu eta 22.701 euro bildu zituen martxoan Galizia, Asturias eta Gaztela Leongo elikagai bankuentzat Zampakilos solidarioa ekimenaren IX. ekitaldian. EGIN ZURE DOHAINTZA Eman laguntza zure EROSKI dendan, produktuak dohaintzan emanez edo nahi duzun diru ekarpena eginez kutxatik igarotzean.