Espinaka ogiarekin egindako sandwicha 5’ 2 1,49 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE B Ohar os sung rri k Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %17 350 %27 1,60g GATZA %10 8,56g AZUKREAK %33 6,56g gantz saturatuak %24 17,08g GANTZA • 30 g espinaka • Arrautza bat • 45 g gazta fresko %0 (irabiatua) • 50 g almendra edo oloa irina • 4 g laberako hautsa Jogurt saltsa: • 30 g jogurt (greziarra) • Limoi birrina • Limoi baten zukua Betegarria: • Kuiatxo baten erdia • 35 g burrata • Piper gorri erre bat • Oilasko bularkiaren xerra bat plantxan eta zerrendatan • Koilarakada bat oliba olio birjina estra (OOBE) • Oreganoa • Limoi erdi baten zukua • Errukula edo kimu gorriak edo moreak • Gatza • Piperbeltza Jarri marinatzen oilasko bularkia, gatz eta piperrautsez onduta, oliba olio birjina estra eta limoi zukua gainetik zabalduta eta oreganoa hautseztatuta. Utzi hozkailuan 15 minutu. Prestatu espinaka ogia: jarri osagai guztiak irabiagailuaren ontzian eta birrindu ore fin bat lortu arte. Bernizatu kristalezko molde bat OOBErekin eta isuri orea. Kozinatu mikrouhin labean 4 minutu tenperatura gorenean, erdian txotx bat sartu eta lehorra ateratzen den arte. Ondoren, atera moldetik. Jarri labea aurrez berotzen, 15 bat minutu lehenago, 180 ºC-an. Salteatu bularkia OOBE txorrotada batekin. Gorde geroko. Salteatu kuiatxo xerrak gatz pittin batekin. Prestatu jogurt saltsa. Erdibitu espinaka ogia. Tapetako batean, zabaldu jogurt saltsaren koilarakadatxo pare bat, gehitu errukula pixka bat eta oilasko bularkia xerratan. Beste tapan, zabaldu jogurt saltsaren beste bi koilarakadatxo, kuiatxoaren eta piper errearen xerra batzuk eta burrata irekia. Itxi sandwicha eta zatitu erditik. Bi unitate aterako dira. Espinaka ogiarekin egindako sandwicha 5’ 2 Ohar ossungrrik Espinaka ogiak kalitate oneko proteina du, eta irinak murrizten ditu. Marinatzea ona da gatz kantitatea gutxitzeko, eta arrautza-irinetan edo ogi birrinetan pasa beharrik ez izateko, zapore bizia ematen baitio janariari. Burrata oso gozoa da, baina gatz asko du. Erabili neurrian edo konbinatu gazta arinagoekin; adibidez, ricotta edo cottage gaztekin. Laguntzeko, prestatu entsalada fresko bat edo berdura txip-ak. #elikatupentsatzenduzuna