Bila itzazu osagaiak EROSKIn Freskoak eta izoztuak Zer em ten dizu? Txipiroiak ‘airfryer’-ean 20’ 3 A B D E C NUTRI-SCORE A 1,94 € errazioak Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %11 211 %16 0,97g GATZA %3 2,87g AZUKREAK %11 2,14g gantz saturatuak %16 11,34g GANTZA • 300 g txipiroi • 25 g gari irin eta 25 g garbantzu irin • 10 ml oliba olio birjina estra (OOBE) • Limoi bat eta gatza Tartariar saltsa: • 125 g jogurt natural • 40 g tipulin • 30 g OOBE • 15 g kapar • 20 g ozpinetako luzoker gazi-gozo • 10 g perrexil • 10 g sagar ozpin • Gatza Garbitu ondo txipiroiak, kendu azala eta garbitu uretan. Ebaki hatz bateko lodierako eraztunetan, eta garbitu berriro. Plater batean, jarri irinak, gatz apur bat eta nahastu. Lehortu txipiroiak sukaldeko paperarekin edo zapi garbi batekin, irineztatu eta astindu soberakoa. Ipini eraztunak aire frijigailuan, pilatu gabe. Ihinztatu OOBErekin (espraian). Programatu airfryerra 6-7 minutu 180 ºC-an.Eman buelta eraztunei, ihinztatu berriro olioarekin eta programatu beste 5 minutu 180 ºC-an. Tartariar saltsarako, ebaki dena xehe-xehe (janaria txikitzeko makinan, nahi bada); gehitu sagar ozpina, gatza eta oliba olio birjina estra. Jarri jogurt greziarra bol batean, gehitu aurreko nahasketa eta eragin. Platereratu, limoi zati batzuekin lagunduta. Txipiroiak ‘airfryer’-ean 20’ 3 Zer emten dizu? Txipiroiek B12 bitamina, B6 bitamina, potasioa, fosforoa, selenioa eta zinka ematen dute, baita burdina ere. Koipe eduki gutxi dute, eta kalitate oneko proteina asko. Ohar ossungrrik Kurruskari geratzeko, jarri geruza bakarrean airfryerrean. Esprai bidez ihinztatutako olioari esker kurruskari geratzen dira, gehiegizko kaloriarik gabe. Plantxan, airfryerrean edo labean prestatuta, gehiegizko koipeak saihesten dira. #elikatupentsatzenduzuna