Itsasoak zer-nolako zaporea duen jakin nahi baduzu, hutsik egiten ez duen sekretu bat hartu behar duzu kontuan: sasoian sasoikoa jatea. Eta Kantauriko antxoa da horren adibiderik onena, gure itsasertzeko harribitxirik estimatuenetakoa. Udaberria heltzearekin batean, arrain hori Bizkaiko Golkora itzultzen da Atlantikoan hazi ondoren, sen hutsari jarraituz, naturaren berezko tradizio bat balitz bezala. Martxotik ekainera izaten du unerik onena: gantzez osatua egoten da, zaporez betea eta neurriz ezin egokiagoa. Horrela hasten da antxoaren arrantzaldia, urte osoko sasoirik garrantzitsuenetakoa, itsasoaren erritmoari jarraitzen diona eta belaunaldiz belaunaldi egin den transmisioari eusten diona. Gonbita egiten dizugu bidaia gustagarri eta liluragarri horrekin gozatzera! ANTXOA Sasoi honetan