Antxoak papillote erara 40’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A Jan ntxoak hezurr rekin 1,38 € errazioak Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %14 273 %12 0,69g GATZA %5 4,79g AZUKREAK %17 3,31g gantz saturatuak %22 15,29g GANTZA • 600 g antxoa garbi • 3 tipulin • 3 piper berde • Koilarakada bat sagardo ozpin • 2 baratxuri atal • 30 g perrexil • Bi koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra (OOBE) • Gatza Garbitu antxoak, burua, barrenak eta hezurra kenduta. Irekita daudela, utzi lehortzen. Gehitu OOBE koilarakada bat zartagin batean, eta jarri tipulina eta piper berdea sueztitzen, gatz pixka batekin. Atera, zartagina estaliko duen geruza bat utzita. Jarri irekitako antxoen geruza bat, azala gorantz dutela. Estali sueztitutako tipulin eta piper berdeen beste geruza batekin eta antxoen beste batekin. Sobera geratzen badira, errepikatu hirugarren geruza batekin. Gorritu baratxuri buruak koilarakada eta erdi OOBErekin eta isuri antxoak dauden zartaginaren gainera. Gehitu ozpina. Estali zartagina tapa batekin, eta utzi kozinatzen bost minutu su leunean. Zerbitzatu perrexil xehatu ugarirekin. Antxoak papillote erara 40’ 4 Jan ntxoak hezurrrekin Antxoak, omega 3, D bitamina eta proteina asko du, baita kaltzio asko ere. Kaltzio hori antxoen hezur finetan dago. Hori dela eta, jan osorik, hezur eta guzti! #elikatupentsatzenduzuna